Euskaraz inoiz argitaratu gabeko Jon Miranderen hamabi testu aurkeztu dituzte
50 urte dira gaur, urtarrilak 4, Jon Mirande Aipharsoro idazlearen (Paris, 1925-1972) gorpua aurkitu zutela, 15 urteko gaixoaldiaren ondoren, alboan bi whisky botila eta lau tubo barbituriko huts zituela.
Hala, Deabruaren Eskola literaturzaleen taldeak poeta, narrazoigile eta Haur besoetakoa eleberriaren egilearen 12 testu, artikulu, poema eta gutun, argitaratu ditu gaur, lehenengoz euskarara ekarriak, baita Mirandek Goulven Pennaod bertoi lagunarekin batera idatzitako poema bat ere.
Testu guztiak bretoierazko jatorrizko testuarekin batera argitaratu dituzte, zubi gisa erabilitako frantsesezko itzulpenarekin eta Mikel Soto idazle eta Deabruaren Eskolako kideak egindako azterketa batekin.
Donostian egindako aurkezpenean azaldu dutenez, bederatzi pertsonak hartu dute parte itzulpen, azterketa eta argitalpen prozesuan: Mikel Soto, Irati Jimenez eta Esteban Montorio Deabruaren Eskolako kideak, Padrig an Habask bretoierazko itzultzailea, Joxe Austin Arrieta, Edorta Jimenez, Jon Alonso eta Bego Montorio itzultzaileak, eta Urko Aiartza, Olaso Dorrea Fundazioaren zuzendaria.
"Eusko testigantza", "Er devobis anmarvolobis…", "Dogma berriak", "Begiratu bat Francoren Espainiari", "Gure sinestea", "Iudaica: Cha'ul Tchernikhovskiren poema bati buruz" eta "Ben Gurion jauna nazional-sozialista da, ala?" artikuluak, "Gure printzesa ttipi beltzari" eta "SS haiek noiz itzuliko zain" poemak eta Mirandek 1948 eta 1957 urteen artean Telesforo Monzoni idatzitako bost gutun argitaratu dituzte.
Jon Mirande
Jon Mirande Parisen jaio zen, guraso zuberotarrengandik, bulegari lanetan jardun zuen eta hogei urte zituela ikasi zuen euskaraz, Europako antzinako hizkuntzekin liluratuta. 1948an argitaratu zuen bere lehen idazkia, Gernika aldizkarian.
Txomin Peillen adiskideak azaldu zuenez, enfant terriblea izan zen hasieratik, eta ideia paganozale, nazi, antijudu eta antikristauak erakutsi zituen. 1962ra arte, Herria, Euzko Gogoa, Irrintzi eta Egan aldizkarietan argitaratu zuen, eta, bere idazkiak horietan argitaratzea gero eta zailagoa zitzaiola ikusita, Igela aldizkaria sortu zuen urte horretan, Txomin Peillenekin batera.
Kaleratu zuen eleberri bakarra, Haur besoetakoa, argitaratzeko ere arazoak izan zituen, eta 1970 urtera arte itxaron behar izan zuen, Gabriel Arestik Lur argitaletxean merkaturatu arte, 1959rako bukatuta bazuen ere.
Nobelaren argumentuak 30 urteko gizon baten eta 11 urteko bere haur besoetakoaren arteko maitasuna kontatzen du, eta, Lurdes Otaegi adituak Bidegileak bilduman laburtu zuenez, "estiloak liluratu eta gatibatu egiten du irakurlea, kultua, distiratsua eta ederra baita kontzesiorik gabe".
Poesian, Koldo Izagirrek XX. mendeko poesia kaierak bildumako sarreran idatzi zuenez, "gaizkiaren poetika bat garatu zuen Jon Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori. Berritzailea eta klasikozalea da batean".
Zure interesekoa izan daiteke
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.