Katakrak argitaletxeak "Puta zikinak" liburuari Baionan egindako erasoa salatu du
Katakrak argitaletxeak salatu du otsail amaieran talde "integrista eta transfobo" bat Baionako liburu denda batera sartu, eta "Puta zikinak. Sexu-langileen aldeko eskubideen borroka" beraiek argitaratutako lanaren ale guztiak deuseztatu zituela; "ale bakar bat ere ez zen osorik eta txukun geratu", ohar batean azaldu dutenez.
Juno Mac eta Molly Smith Eskoziako sexu-langile eta Sex Worker Advocacy and Resistence Movement taldeko militanteek "feminismoan inor soberan ez dagoen ustetik" idatzitako lana da "Puta zikinak. Sexu langileen aldeko eskubideen borroka", eta, Katakrakek azaltzen duenez, sexu langileek "kapitalismoaren eta patriarkatuaren aldetik legeen bidez, polizien bidez, muga politiken bidez, hedabideen marko komunikatiboen bidez eta gizon misoginoen indarkeriaren bidez jasaten duten zapalkuntzaren inguruko azterketa landu eta zehatza" da.
Bost puntuko oharrean, argitaletxeak adierazi du "Baionako gertuko historiako garairik ilunenak" ekartzen dituztela gogora liburuen aurkako erasoek, "XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetakoak", eta gaineratu du larria dela, halaber, euskarazko liburu bati erasotzea Lapurdin euskarazko liburuei tokia eskaintzen dien liburu denda bakarretako batean.
Azkenik, "hitza, eztabaida eta izpiritu kritikoa" aldarrikatu dituzte, erasoen aurrean, eta gogora ekarri dute, liburu guztiekin bezala, ez dela zertan liburu honek dioenarekin ados egon: "Inor ez dago irakurtzera behartua, inor ez dago erostera behartua, are irakur daiteke eta kritika zorrotza egin. Baina liburuak hondatzea, dendariak, editoreak eta egileak beldurtzeko asmoz, hori beste zerbait da, garai autoritario, sektario eta erasokorren adierazgarri".
Argitaletxearen arduradunek azaldu digutenez, 10 urteko bidean ez dute sekula pareko erasorik jaso, denetariko liburu konprometituak argitaratu eta saldu badituzte ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.