111 Akademiak amaitutzat eman du bere ibilbidea
Literaturazaleen taldeak 29 urteko bidea egin du, eta akademiakideek “urteko libururik gogokoena” aukeratu du 1996tik. Akademiaren oinarria zen elkarteak “diru-iturri sendorik” lortu ez izana da agurraren zergatia.
Pello Lizarralde, 2020ko liburu onenaren (Argiantza) saria jasotzen. Argazkia: 111 Akademia.
111 Akademia literatura taldeak amaitutzat eman du bere jarduna. Ez du, aurrerantzean, bertako 218 akademiakideek aukeratzen duten “urteko liburu gogokoena” hautatuko eta ez du elikatuko, gisa berean, euskarazko liburuei buruzko iruzkinak jasotzen zituen webgunea.
29 urtez jardun du Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak, eta arrazoi ekonomikoa du bere agurrak, izan ere, “behar beste dirubiderik lortu ez izana egitasmoa garatzeko”: “111 Akademiak urtero gutxien-gutxienean behar zuen aurrekontua berdintzeko zazpi dirulaguntza publikotara jo behar izaten zuen, zazpietan aurkeztu eta zazpietan diru-kontuak kitatu. Horrek eragiten zuen lan-zamak oztopatu egiten zuen, zinez, Akademiaren beraren jarduerak behar bezala burutzea”.
Joxean Agirreren Elgeta izan zen, 1996an, saria irabazi zuen lehen lana, eta Pleibak Miren Amurizaren lanak irabazi zuen azkenekoz, 2024an. Tarte horretan, Ur Apalategik, Ramon Saizarbitoriak, Anjel Lertxundik, Karmele Jaiok eta Harkaitz Canok birritan irabazi dute saria, eta lan hauek ere goraipatu dituzte Akademiako kideek: …eta sugeak emakumeari esan zion (Lourdes Oñederra), Lagun izoztua (Joseba Sarrionandia), Soinujolearen semea (Bernardo Atxaga), Antzararen bidea (Jokin Muñoz), Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez), Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe), Su zelaiak (Mikel Peruarena), Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe), Argiantza (Pello Lizarralde), Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia)…
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.