Gasteizko Jazzaldia: 'Inork beste inor zapaldu badu, Donostia izan da'
Gasteizko Jazzaldiak aurkeztu du ofizialki, bere 36. edizioa. Uztailaren 16ean Sweet Honey in the rock-en gospel kontzertuarekin hasi, eta uztailaren 21era arte jarraitu ahal izango dira aurten, Gasteizko Nazioarteko jazzaldiaren 36. edizioko kontzertuak. Mendizorrotzan egingo dira emanaldiak, baina baita Antzoki Zaharreko XXI. mendeko jazza ziklokoa ere izango da gozagarri eta hiriko beste hainbat gunetan ere jazz doinuak izango dira nagusi.
Donostiako eta Gasteizko jazzaldiek bat egingo dute aurten hiru egunez eta Gipuzkoako hiriburuko jaialdiko zuzendariak agiri batean argitaratutakoaren harira, Gasteizko hiriburuko jazzaldiko bozerameileek zera esan dute: beraiek historikoki sanferminen ostean egin dutela jaialdia eta hortaz, "baten bat gainezarri bada, Donostia izan da", adierazi dute.
Murrizketak bihurtu dira, nahi gabe, edizio honetako protagonista nagusiak: aurten ez da jaialdia ireki ohi zuen piknika izango eta jazz mintegiak ere kendu behar izan dituzte. Falerina lorategietako sesioak ere kendu behar izan dituzte murrizketengatik.
Stefano Bolani Trio, Joe Lovano eta Dave Douglasen bostekoa; Joshua Reedman saxo-jotzailea, eta Gilberto Gil brasildarra dira, Gasteizko Jazzaldira etorriko diren izarretako batzuk. Gilberto Gilen kontzertua uztailaren 19an izango da Mendizorrotzan. Pat Metheny jazz gitarra-jotzailea uztailaren 20an eta Sonny Rollins saxo-jotzaile handia ere, Gasteizko Jazzaldian izango dira datorren uztailean, Uztailaren 21ean hain zuzen ere, jaialdiaren azken egunean.
Esan behar dugu gainera, Antzoki Zaharrean, XXI. Mendeko jazza zikloan egin ohi duten konexioa izeneko kontzertua, kanpoko musikari batek hemengoekin egin ohi duen kontzertu berezi hori, Gorka Benitez saxo-jotzaile bilbotarrak eta Ben Monder New Yorkeko gitarra jotzaile eta konpositoreak eskainiko dutela aurten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.