Donostiako Jazzaldia saria jaso du Jimmy Cobbek
>Jimmy Cobb handiak 2012ko Donostiako Jazzaldia saria jaso du. Bateriaren mito bizia eta jazzaren historiako bateria-jotzaile handienetako bat da, eta Victoria Eugenia antzokian aritu da zuzenean. Besteak beste, Kind of Blue Miles Davisen diskoan parte hartu zuen ibilbideko luzeko musikariak.
Ostiral honetan, halaber, berriki zendutako Pierre Lafont ere saritu du Jazzaldiak. Donostiako jazz jaialdiko sortzaileetako bat izan zen, eta ohorezko Donostiako Jazzaldia saria eman diote haren alargunari. Marc Ribot artistak Trinitate plazan eskaini duen zuzenekoa hasi aurretik egin dute ekitaldia, 21:00etan.
Jimmy Cobb trio hirukotearen emanaldiarekin batera, Melody Gardot eta Marc Ribot dira izen nagusiak bigarren jardunaldi honetan. Uztailaren 23a arte, 100 zuzeneko baino gehiago eskainiko ditu 2012ko Jazzaldiak, horietatik 70 doakoak izango dira.
Egitaraua: Hilaren 21
San Telmo Museoa (Skoda Gunea) | Donostia 2016ren eskutik, San Telmoko gauak. Eliza | 12€
00:30 - Hyperpotamus + Aymeric Hainaux
Agertoki Berdea | Doan
00:30 - The Waterboys
Nauticool | Sarrera doan
00:30 - DJ6
Heineken Terraza | Doan
02:00 - S. Mos
Agertoki Berdea | Sarrera doan
11:00 - Inra
12:00 - Giranice
Club Victoria Eugenia (Skoda Gunea) | Sarrera doan..
12:00 - Matt Savage
Agertoki Berdea | Doan
13:00 - Peachy Joke
Basque Culinary Center | Sarrera doan
13:00 - Lighthouse (Simcock / Garland / Sirkis)
Nauticool | Sarrera doan
17:00 - DJ Punko
Kursaal Auditorioa (Kutxa Gunea) | 40€, 35€, 20€
18:30 - Bobby McFerrin & The Yellowjackets
Victoria Eugenia Antzokia (Skoda Gunea) | 15€
18:30 - L’Orchestre d’Hommes-Orchestres performs Tom Waits
Nauticool | Sarrera doan
18:30 - DJ6
Frigo Gunea | Sarrera doan
19:00 - Kike Mora Quartet
Coca-Cola Gunea | Sarrera doan
19:00 - Stromboli Jazz Band
Heineken Terraza | Sarrera doan
19:00 - G7 Quartet
Nauticool | Doan
20:00 - Jazz Triangle
Trinitate Enparantza | 28€
21:00 - Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez, Nicholas Payton)
- Al Di Meola World Sinfonia + Gonzalo Rubalcaba
Nauticool | Doan
21:30 - DJ Punko
Agertoki Berdea | Doan
21:30 - Jonathan Wilson
Frigo Gunea | Sarrerak doan
23:00 - Ray Gelato & His Giants Orchestra: Tribute to Louis Prima
Coca-Cola Gunea | Doan
23:00 - Genís Bagés Trio
Heineken Terraza | Doan
23:00 - Sofian Mustang
Nauticool | Doan
23:00 - aupaQUARTET
Altxerri | 10€ edaria barne
23:55 - Bridges Trio + David Soler
Zure interesekoa izan daiteke
Pantxoak eta Peiok bere kantutegiari errepasoa egin diote Iruñeko Baluarten
“Itsaso ondoan” kantuarekin abiatu dute Pantxoak eta Peiok Iruñeko Baluarteko kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Zazpi kontzertuko bira egingo du Iparraldeko bikoteak, eta Lesaka, Bergara eta Baionatik pasako dira. Ondoren, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10an Barakaldoko BECen izango da Pantxoa eta Peioren azken dantza.
Aurora Beltranek jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria
Nafarroako Gobernuaren sariak “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" azpimarratu nahi du.
Euskadiko Orkestra, Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldea lagun “Bernaola / Mendelssohn” programan
2025-2026 denboraldi sinfonikoaren azken-aurreko programaren ardatza 'Uda-gau bateko ametsa' Mendelssohnen lana izango da, ordubete baino gehiagoko iraupena duena. Gaur, ostiralarekin, abiatuko dute programa, Donostian.
Fontaines DC taldeak Iruñean joko du abuztuaren 13an
Irlandar taldeak Nafarroako hiriburuko Ziutadelan joko du. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai, maiatzaren 29an.
ETS eta Celtas Cortos, Getxo Folkeko kartelburuak
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute
Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” daudela azalduta. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boysen kontzertuak zeuden iragarrita, besteak beste.
Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.
ABAOk “Andrea Chénier” operarekin itxiko du denboraldia
74. denboraldiko azken eskaintza Umberto Giordanoren operaren lau emanaldi izango dira, Euskalduna jauregian, maiatzaren 23, 26 eta 29an eta ekainaren 1ean. Larunbatean, hilak 23, zuzenean ikusi ahalko da saioa, 19:00etatik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, De Felipek eta Kuarteto Philiperenak kontzertua eskainiko dute Arantzazun, abuztuaren 20an, Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloan. Donostiako musika jaialdirako sarrerak bihar, maiatzak 19, jarriko dituzte salgai.
Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.