Disko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du gaur, Baluarten

Orioko musikariak "Oroimenaren Oraina" lan berria aurkeztuko du, Iruñean. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak omenaldi berezia egin dio Lertxundiri aurten.
Benito Lertxundi abeslaria. Argazkia: EITB
Benito Lertxundi abeslaria. Argazkia: EITB

Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua eskainiko du gaur gauean, Iruñeako Baluarten. Lertxundik Oroimenaren Oraina disko berriaren aurkezpena egingo du.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak omenaldi berezia egin dio Benito Lertxundi abeslari oriotarrari. Honek Argizaiola saria jaso du gaur, euskal musikaren munduan azken 50 urteotan egindako lanagatik. Hunkituta eta eskerrak emanez hartu du saria.

Emanaldia 20:30ean izango da eta sarerrak 28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X