Albiste da
Sarrerak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai dira Donostiako jazzaldirako sarrerak

Los conciertos de pago se celebrarán en el auditorio del Kursaal, el Victoria Eugenia, el Museo de San Telmo y en el escenario principal, el tradicional de la Plaza de la Trinidad.
Neneh Cherry, iragan Jazzaldian. Argazkia: EFE

Donostiako jazzaldiko 48. edizioko ordainpeko kontzertuen sarrerak salgai dira. Uztailaren 24tik 28ra egingo dute aurten eta jaialdiaren webgunean bertan eskuratu daitezke sarrerak eta baita Kutxabankeko sarreren salmenta webgunean ere. Victoria Eugeniako txarteldegiak ere irekita izango dira, 11:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Diana Krall, Lee Konitz, Hiromi, Dave Douglas eta Pharoah Sanders musikariak izango dira edizio honetan, besteak beste. Ordainpeko kontzertuak Kursaalen, Victoria Eugenian, San Telmo museoan eta Trinitate enparantzako agertoki nagusian izango dira. Doako kontzertuak ere izango dira, Zurriolako Agertoki Berdean, baina oraindik ez dute jakinarazi zein talde arituko diren hondartzan.

Uztailaren 27an izango da emanaldi garrantzitsuena, John Zornen 'Masada Marathon' deritzona. Europan ikuskizun horrekin gozatzeko aukera bakarra izango da, musikariak berak aukeratutako 12 talde izango direlarik. Bost ordu eta erdiko emanaldia izango da eta bertaratzen direnek ezingo dute Trinitate enparantzako kontzertura joan. Diana Krall, gaur egungo jazzaren diva berria, uztailaren 28an izango da eszenatoki berean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”

Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian. 

Gehiago ikusi