Doan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jamie Cullum, Belle & Sebastian, Elvis Costello eta !!!, Jazzaldian

Capsula, Shibusa Shirazu, King Krule, eta Nothing Places taldeak ere arituko dira, doan, Zurriolako kontzertuetan.
Elvis Costello, Diana Krall bere bikotearekin. Argazkia: EFE

Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!! (chk chk chk), Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places-ek osatzen dute Agertoki Berdeko aurtengo egitaraua sarrera doan dela, Donostiako Jazzaldiko Zurriolako hondartzako agertoki honetan ohikoa denez.

Gainera, Robert Glasper, Reijseger/Fraanje/Sylla hirukoa, Gabacho Maroconnection, Igelaren Banda eta Ola Kvernberg ere Jazzaldian izango ditugu, doako emanaldietan, eta aurrez iragarritako Gregory Porter-en kontzertua ere berretsita dago.

Jazzaldia irekiko duen Jazz Band Ball-aren programa honako hau da:

Uztailak 24 (asteazkena)

Jazz Band Ball

Jamie Cullum

Shibusa Shirazu Orchestra

Gregory Porter

Robert Glasper Experiment

Trio Reijseger/Fraanje/Sylla

Gabacho Maroconnection

Ola Kvernberg Trio

Igelaren Banda

Agertoki Berdeko gainerako kontzertuak beste hauek dira:

Uztailak 25 (osteguna)

21:30: King Krule

24:30. Elvis Costello & The Imposters

Uztailak 26 (ostirala)

21:30. Nothing Places

24:30. Belle & Sebastian

Uztailak 27 (larunbata)

21:30. Capsula

24:30. !!! (chk chk chk)

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X