Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Formell Los Van Van orkestrako arima hil da

Kubatar musikaria 71 urte hil zituela hil da, ostegun honetan.
Juan Formell, aurrealdean, otsaileko irudi batean. Argazkia: Efe.
Juan Formell, aurrealdean, otsaileko irudi batean. Argazkia: Efe.

Kubatar musikak eta dantzak Juan Formell Los Van Van taldearen sortzaile, buru eta arima galdu dute. Kubako orkestra ezagunena da, eta uharteko biztanleen gogokoena izan da urte askoan.

Kubako telebistak iragarri duenez, Formell 71 urte zituela hil da, bat-batean, Habanan.

Konposatzailea, kontrabaxu-jotzailea eta vanvandarren sortzailea 1942ko abuztuaren 2an jaio zen, Habanan, aita pianista zuela. Hain zuzen ere, berak bultzatu zuen kontrabaxua jotzen ikastera, eta tresna hori jotzen abiatu zuen ibilbide musikala Juan Formellek.

Fermellen belaunaldiko musikariek rock-and-rolla dantzatzen zuten 50eko hamarkada, musika Elvis Presleyk jarrita, eta Beatlesen eragina ere bazuen, baina, gisa berean, José Antonio Méndez, César Portillo de la Luz, Benny Moré, Silvio Rodríguez eta Pablo Milanesen musika ere jo zuten.

1969an Los Van Van sortu zuen, eta, taldekideekin batera, "Lo material", "Marilú", "La Habana no aguanta más", "Sandunguera", "De mis recuerdos", "El buey cansao" eta beste hamaika kantu jo zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin

"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X