Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andrea Marongiu Crystal Fighters taldeko bateria-jolea hil da

Azken hilabeteotan Espainiako hainbat puntutan izan ostean, taldeak irailaren 21ean birari amaiera jartzea aurreikusita zuen. Gainera, irailaren 19an Iruñean jotzekoak ziren.
Crystal Fighters
Crystal Fighters taldea. EFE

Andrea Marongiu Crystal Fighters taldeko bateria-jolea hil da aste honetan, gertuko iturriek jakitera eman dutenez.

Azken hilabeteotan Espainiako hainbat puntutan izan ostean, taldeak irailaren 21ean, Madrilen, birari amaiera jartzea aurreikusita zuen. Sarrera guztiak agortuta daude.

Taldeak Zugarramurdiko haitzuloetan hasi zuen bira, iazko abuztuaren 29an, eta, ordutik hogeita hamar bat kontzertu eman dituzte Espainia osoko saletan eta jaialdietan.

Bira eten baino lehen, Crystal Fightersek beste hiru kontzertu itxita utzi zituen: ostiral honetan Mallorcan, hilaren 18an Granadan eta 19an Iruñean.

Taldea 2007an hasi zen jotzen, eta geroago 'Star of love' kaleratu zuten, 2010ean. Iaz 'Cave rave'albuma argitaratu zuten, arrakasta handiz lortuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X