Fest sarien bigarren edizioa hartuko du Bime jaialdiak
Fest sariak bueltan dira. Espainiako Estatuko musika-jaialdiei zuzendutako sarien bigarren edizioak leku aldaketa izango du aurten, Madrildik Barakaldora egingo baitu salto. Urriaren 28an izango da sari-banaketa, Bime jaialdian; Jaialdien Biltzarrean, hain zuzen.
Bestelako berrikuntzarik ere izango da aurten. Izan ere, tamaina ertaineko jaialdi onena sarituko dute. Izendapenak Fest sarien antolatzaileek egingo dituzte, eta bertan parte hartu nahi duten guztiek premiosfest.com webgunean eman beharko dute izena, irailaren 7tik 18ra.
Izena emateko epea bukatutakoan, bozketa-fasea abiatuko dute, eta bai publikoak bai epaimahai profesional batek emandako botoak kontuan hartuta erabakiko dira irabazleak.
Estatuko zuzeneko onenaren, nazioarteko zuzeneko onenaren eta jaialdien informazioa zabaltzen gehien lagundu duen komunikabidearen sailetan, berriz, jaialdiek eurek izendatuko dituzte hautagaiak, eta publikoak aukeratuko du irabazlea.
2014ko edizioan 67 jaialdik hartu zuten parte.
Albiste gehiago musika
Euri jasak, haize eta trumoiekin batera, BBK Liveko gaueko programazioa lausotu du, Amaia eta Rayeren emanaldiak zapuztuz
Jaialdiaren azken egunean Kylie Minogue australiarra izango da oholtza gainean, baita Carolina Durante, Nathy Peluso eta Damiano David ere.
Kylie Minogue, Nathy Peluso, Damiano David eta Fat Dog, Kobetamendiko festa burutzeko
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken gaualdia du gaurkoa. Malko, Amateur, Janus Lester, Viva Belgrado, Sparks eta Carolina Durante ere ageri dira gaurko kartelean.
Ipar Irlandako Kneecap raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
Pulpek klase erakustaldia egin du Kobetamendin
Britpoparen beteranoek kontzertu dirdiratsua eskaini dute bart, Bilbao BBK Live jaialdiaren hemeretzigarren edizioaren aurreneko gaualdian. Mirua, Michael Kiwanuka eta Ca7riel & Paco Amoroso ere nabarmendu dira bertan.
Giro goxo eta paregabea sortu du Michael Kiwanukak Bilbao BBK Live jaialdian
Michael Kiwanuka kantari eta konpositore britainiarra izan zen Bilbao BBK Live 2025 jaialdiko lehen eguneko protagonistetako bat. Soul, folk eta rock doinuak uztartuz, publikoa bereganatu zuen giro aparta eta emozionala sortu zuen artistak.
Rayeren, Amaiaren, Bad Gyalen eta Kneecapen gaua, Bilbao BBK Liveko bigarrena
Jaialdiaren erdibidean, Belfasteko rap hirukotea eta Bad Gyal, Raye, Amaia, Jessica Pratt eta Amyl and The Sniffers igoko dira oholtzara, besteak beste. Xsakarak eta Sal del Cochek ere joko dute Kobetamendin.
Giro paregabea eta festarako gogoa nagusi, BBK Liven lehen uneetan
Kanpinean mota guztietako zerbitzu eta ekintzak eskaintzen dituzte, baita euskal dantzak ikasteko aukera edota yoga egitekoa ere. Munduko leku guztietako zaleak biltzen ditu Bilboko musika jaialdiak, kontzertuekin gozatu eta hiriko giroa bizitzeko asmoz.
Eider Saezek eta Miruak eman diete hasiera BBK Live jaialdiaren aurtengo edizioari
Eider Saez lazkaotarrak ireki du 2025eko BBK Live jaialdia. Pozik dago Estatuko eta nazioarteko artista ospetsuekin kartela partekatzeaz. Maitane Iruñ eta Mattin Zeberio, berriz, Mirua taldeko kideak dira. Agertokiaren tamainak errespetu pixka bat eman arren, "dena ematera" aterako direla diote.
Bilbao BBK Live orroka hasi da
Raya Diplomática, Javier Calvo Los Javis zinemagile bikoteko kidearen punk taldea, izan da Bilbao BBK Live Bereziak hiriko kontzertuen zikloa irekitzeko arduraduna. Igande goizaldera arte, atertu gabe entzungo da musika Bilbon.
Kobetamendi dantzan hasiko da
Pulp britpop taldea buru dela, Kaytranadari, Ca7riel & Paco Amorosori eta Bicepi toki egingo die, besteak beste, lehenengo egunerako britainiar proposamen interesgarriz mukuru betetako kartelak: Michael Kiwanuka, English Teacher, Wunderhorse…