Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Happy Birthday' jabetza publikoko abestia izango da aurrerantzean

Warner Musicek zioen abestiaren eskubideak bereak zirela, eta milioika dolar irabazten zituen urtero horri esker.
Argazkia: Will Clayton (spool32)/flickr.com, CC-BY
Argazkia: Will Clayton (spool32)/flickr.com, CC-BY (lotura, testuan)

AEBko epaile batek ebatzi du "Happy Birthday" abestiak, urtebetetzea zoriontzeko mundu guztian erabiltzen denak, ez duela egile eskubiderik eta jabetza publikokoa dela.

George H. King epailearen ebazpenak amaiera emango dio, horrela, abesti ezagunaren "copyright"aren inguruan sortutako gatazkari, Warner Musicen Warner/Chappell argitaletxeak zuen monopolioari, alegia, azken urteotan milioika dolar irabazi baititu abestiaren egile eskubideei esker.

Epailearen esanetan, Summy CO.ri erositako dokumentuak (1935eko data du) abestiarekin lotutako akordio batzuei buruzko eskubideak soilik ematen ditu, ez abestiarenak.

"Summy Co.k sekula ez zituen 'Happy Birthday'ren hitzen eskubideak eskuratu", adierazi du epaileak.

Melodia ezaguna XIX. mende bukaeran Mildred J. eta Patty Smith Hill ahizpek egindako "Good Mornig to All" abestitik hartu zuten, eta, epailearen arabera, Summy Co.k eskubide batzuk bakarrik eskuratu zituen 1935ean.

Gero, Warnerrek erosi zuen dokumentu hori, eta urtero bi milioi dolar inguru eskuratu ditu abesti ezaguna erabiltzeagatik jasotako egile eskubideengatik.

"Happy Birthday azkenean libre da, 80 urteren ondoren. Azkenean, amaitu da iruzurra. Harrigarria da", adierazi du Randall Newmanek, salatzaileen (abestiari buruzko dokumentala egiten ari diren zinemagile batzuk) abokatuak.

Salatzaileek 1927ko dokumentu bat aurkeztu dute froga gisa. Bertan, "Happy Birthday"ren hitzak agertzen dira, egile autorearen eskubideei buruzko abisurik gabe.

Ebazpen horren ondorioz, abestia jabetza publikokoa da jada, eta edozein helbururekin erabil daiteke, ordaindu behar izan gabe.

Argazkia: http://benung.nfshost.com/archives/3817

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X