Uztailaren 7tik 9ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chvrches, Love of Lesbian, Slaves eta In Heaven, Bilbao BBK Livera

Lauren Mayberryk zuzendutako talde eskoziarraren doinu elektronikoek bat egingo dute, besteak beste, Arcade Fire, Pixies, Foals eta Tame Impalaren musikarekin.
Chvrches: ''Get Away''
Chvrches: ''Get Away''

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioak Chvrches talde eskoziarraren zuzenekoa iragarri du gaur. Gainera, Kobeta mendiko jaialdiaren hamaikagarren edizioan, Love of Lesbian kataluniarrak, Slave eta In Heaven arituko direla baieztatu dute.

Hala, aipatu artista guztiak orain arte iragarritako taldeei gehitu zaizkie. Horien artean daude Arcade Fire, Pixies, Foals, Tame Impala, New Order, M83, Grimes, Years & Years eta WAS getxoztarrak. Azken horiek ostiral honetan bertan aurkeztuko dute Gau ama disko berria.

Orain arte iragarritakoak

ARCADE FIRE

PIXIES

TAME IMPALA

FOALS

NEW ORDER

M83

GRIMES

CHVRCHES

HOT CHIP

YEARS & YEARS

JOSÉ GONZÁLEZ

LOVE OF LESBIAN

FATHER JOHN MISTY

COURTNEY BARNETT

WOLF ALICE

JAGWAR MA

SLAVES

WAS

HOLA A TODO EL MUNDO

INHEAVEN

Sarrerak

Otsailaren 16ra arte (egun hori barne), 110 euroan eskura daiteke hiru eguneko bonua (+ 6 euro, banaketa gastuengatik). Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Sarrerak ohiko salmenta lekuetan daude eskuragarri.

Zure interesekoa izan daiteke

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X