Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkar argitaletxea zigortu dute, Hertzainak taldearen kantuak baimenik gabe ustiatzeagatik

Donostiako merkataritza epaitegi batek 21.473,05 euroko kalte-ordaina aitortu die taldeko hiru kideri, “kalte ekonomiko eta moralagatik”. Epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke Gipuzkoako Auzitegian.

20221215194126_hertzainak_

Hertzainak taldea, zuzenean. Garik, abeslariak, ez du auzian parte hartu.

Donostiako Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak Elkar argitaletxea zigortu du, Hertzainak taldearen abestien ustiapena bidegabe, baimenik gabe, egiteagatik, eta taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Sáenz Kike) jarritako salaketa aintzat hartu du. 

Epaia ez da irmoa, haren kontrako helegitea jar daiteke hurrengo hogei egunetan Gipuzkoako Auzitegian, eta hiru musikarien salaketan jasotakoen zati bat hartu du epaileak kontuan, gainerako gertakariek preskribatu dutelako.

Ebazpenean jasotzen denez, salaketa jarri zuten taldeko hiru kideei 21.473,05 euroko kalte-ordaina eman beharko die argitaletxeak, “kalte ekonomikoen eta kalte moralaren ordainetan", baimenik gabe erabili izan baitira diskoetan jasotako kantuen eskubideak. 

Salaketa jarri aurreko bost urteetan egindako ustiapena epaitu du Donostiako epaitegiak, 2018ko irailaren 7aren aurreko aurreko egintzek preskribatu egin baitute. 

Hain zuzen ere, Denboraren orratzak diskoaren ustiapen fisikoa eta gainerako lanen ustiapen digitala izan da auzitan, eta Mundu berria daramagu bihotzean singlearenak ere kanpoan gelditu dira, taldekideek Komite Internazionalistak erakundearen esku utzi baitzituen lan horren ustiapen eskubideak bere garaian. 

Elkarrek esan digunez, ez dute adierazpenik egingo epaia irmoa izan arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X