Grammy sarien 68. edizioko palmaresa
Kendrick Lamarreck bereganatu ditu sari gehien Grabazio Arte eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Nazionalaren sarien gauean.
Kendrick Lamar, bere Grammy sarietako bat jasotzen. Argazkia: Efe.
Kendrick Lamar rap abeslari kaliforniarra Grammy sarien 68. edizioko artista sarituena izan da bart, bost golardo bilduta. Bad Bunny puertorricarrak, bestalde, historia egin du, berea baita inoiz disko onenaren saria irabazi duen gaztelania hutsezko lehen lana.
Hona hemen Grammy sarietako 95 kategorien arteko sail nagusien zerrenda:
Urteko albuma, DeBÍ TiRAR MáS FOToS – Bad Bunny.
Urteko grabazioa, Luther – Kendrick Lamar SZArekin.
Urteko abestia, Wildflower – konpositoreak Billie Eilish O'Connell & Finneas O'Connell (Billie Eilish).
Artista berri onena, Olivia Dean.
Musika ez klasikoko urteko ekoizlerik onena, Cirkut.
Musika ez klasikoko urteko konpositorerik onena, Amy Allen.
Pop disko onena, Mayhem — Lady Gaga.
Banakako pop interpretaziorik onena, Messy — Lola Young.
Bikote edo talde baten pop interpretaziorik onena, Defying Gravity – Cynthia Erivo & Ariana Grande.
Musika urbanoko diskorik onena, DeBÍ TiRAR MáS FOToS — Bad Bunny.
Dance pop grabaziorik onena, Abracadabra — Lady Gaga.
Pop tradizionaleko ahots-diskorik onena, A Matter of Time — Laufey.
Rock diskorik onena, Never Enough — Turnstile.
Rap diskorik onena, GNX — Kendrick Lamar.
Bideo musikal onena, Anxiety — Doechii.
Antzerki musikaleko diskorik onena, Buena Vista Social Club.
Disko azalik onena, Chromakopia — Shaun Llewellyn & Luis 'Panch' Perez, art directors (Tyler, the Creator).
Pop latinoko diskorik onena, Cancionera – Natalia Lafourcade.
Jazz latinoko diskorik onena, A Tribute to Benny Moré and Nat King Cole — Gonzalo Rubalcaba, Yainer Horta & Joey Calveiro.
Rock latino edo alternatiboko diskorik onena, PAPOTA — CA7RIEL & Paco Amoroso.
Musika latindar tropikaleko diskorik onena, Raices — Gloria Estefan.
Musika globaleko interpretaziorik onena, EoO — Bad Bunny.
Zure interesekoa izan daiteke
Igor Arzuaga musikaria zendu da