Soziedad Alkoholika eta The Toy Dolls, Bonus Track Durangoko jaialdian
Landako Guneak jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du apirilaren 18an, eta oholtza gainean izango dira Segismundo Toxicómano, Kaos Urbano, Kaotiko, Josetxu Piperrak, Juantxo Skalari, El Último Ke Zierre, Manifa, Alfredo Piedrafita, Dinamita eta Disolventex.
2024ko udazkenean estreinako aldiz egin eta gero, Bonus Track jaialdiak punka, rocka eta metala eskainiko ditu bigarren edizioan ere; apirilaren 18an egingo dute Durangon, Landako gunean.
Soziedad Alkoholika gasteiztarrak izango dira berriz ere karteleko talde nagusia, iaz bezala, eta oraingoan The Toy Dolls britainiar punk talde mitikoa izango dute alboan arabarrek.
Bi-biokin batera, Pintor Rock kataluniako jaialdiaren filialean Segismundo Toxicómano, Kaos Urbano, Kaotiko, Josetxu Piperrak, Juantxo Skalari, El Último Ke Zierre, Manifa, Alfredo Piedrafita, Dinamita eta Disolventex taldeek joko dute, 10:00etatik 02:00etara.
Sarrerak salgai daude, 44 euroan.
Zure interesekoa izan daiteke