Erantzuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruce Springsteenek ICE Minneapolisen zabaltzen ari den indarkeriaren kontrako abestia argitaratu du

Streets of Minneapolis bi egunean idatzi eta grabatu du New Jerseyko musikariak, “hiria suntsitzen ari den Estatu-izuaren” aurrean, eta “bizilagun migratzaile errugabeei eta Alex Pretti eta Renee Goodi”, AEBko Immigrazio Kontrolerako eta Aduanetarako Zerbitzuaren esku hildako herritarrei, eskaini die.

Concierto de Bruce Springsteen en San Sebastián

Bruce Springsteen, iaz, Anoetan. Argazkia: Europa Press. 

Bruce Springsteen estatubatuar musikariak Streets of Minneapolis kantua argitaratu du, AEBko Immigrazio Kontrolerako eta Aduanetarako Zerbitzuko agenteek Alex Pretti eta Renee Good herritarrak tiroz hil eta gero, Minneapolisen.

“Kantu hau larunbatean idatzi, atzo grabatu eta gaur argitaratu dut, Minneapolis hiria suntsitzen ari den Estatu-izuaren erantzun gisara. Minneapoliseko jendeari eskainita dago, gure bizilagun migratzaile errugabeei, eta Alex Pretti eta Renee Good zirenen oroimenez”, azaldu du Springsteenek asteazkenean.

Springsteen aurretik ere agertu izan da kezkatuta Minneapoliseko gatazkaren inguruan; Light of Day jaialdian, New Jerseyn, ICEren eskuetan hildako lehen herritarrari eskaini zion The Promised Land eta hiriko alkatea babestu zuen, ICE hiritik atera behar zela esan eta gero. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X