Udako bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BOSek Bizkaiko bost udalerritan joko du udako biran

Bilboko Orkestra Sinfonikoak Plentzia, Lekeitio, Gorliz, Getxo eta Santurtzin joko du abuztu eta irailean.
BOS OSB Bilboko Orkestra Sinfonikoa Orquesta Sinfónica de Bilbao
BOS OSB Bilboko Orkestra Sinfonikoa Orquesta Sinfónica de Bilbao

BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak bost udalerritan joko du aurtengo udako kontzertu biran, “Kontzertuak Bizkaian” izeneko urteroko ekimenean.

Abuztuan, BOSek Plentzian (hilak 13), Lekeition (14), eta Gorlizen (15) joko du, eta irailean Getxon (hilak 7) eta Santurtzin (9).

Biraren lehen zatian, abuztuko emanaldietan, “Esklabo zoriontsuak” Juan Crisostomo Arriaga bilbotar konpositorearen oberturan oinarritutako programa joko dute, baita Hoffmeisterren biola eta orkestrarako kontzertua eta Mendelssohnen 4. Sinfonia ere.

Gonzalo Martin gaztea izango da kontzertu horietan bakarlari gonbidatua, eta Jon Malaetxebarria zuzendariak gidatuko ditu.

Iraileko hitzorduetan, Getxon eta Santurtzin, beste programa bat eskainiko dute, baina, BOSek ohar batean azaldu duenez, zehaztu gabe dago oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X