Bilbao Arena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fair Saturday 2018 ekimenaren hasiera ekitaldiak 1.000 artista batuko ditu Bilbon

Bizkaiko hainbat abesbatza izango dira azaroaren 23an, Bilbao Arenan, kantu herrikoiak abesten. Benito Lertxundik, Marta Ubietak eta Eley taldeak ere hartuko dute parte.
Fair Saturday 2018 ekimenaren aurkezpena. Argazkia: Bilboko Udala
Fair Saturday 2018 ekimenaren aurkezpena. Argazkia: Bilboko Udala

Bizkaiko abesbatzetako kide diren milatik gora lagunek hartuko dute parte, azaroaren 23an, Fair Saturday 2018 ekimen sozio-kulturalaren hasiera ekitaldian. Bilbon 2014an jaiotako egitasmoak helburu du gizarte gaiak babesteko bide izatea kultura.

Antolatzaileek gaur bertan jakinarazi dutenez, ikuskizun herrikoi bat izango du ardatz Bilbao Arenan egingo duten inaugurazioak. Hain zuzen ere, Benito Lertxundi izango da artista gonbidatua, eta Marta Urbieta sopranoak eta Eley taldeak ere hartuko dute parte.

Bilboko eta Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzak ere izango dira, baita Rossini Korua ere. Gainera, Bilboko Musika Bandak hainbat kantu joko ditu, Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduta.

Esan bezala, Bizkaia osoko abesbatzak bertaratuko dira, tartean, umeen zenbait koru: Bilboko Abesbatza, Bilbao Musika, Barakaldoko Gazte Schola eta lurralde osoko ikastetxeak.

Besteak beste, Itoizen "Lau Teilatu", Carmina Buranaren "Oh Fortuna", "We are the world", "Nabuccoren Va pensiero, soinu-bandetako abestiak, opera eta pop musika entzungo da Bilbao Arenan.

Antolatzaileen esanetan, ekitaldian jasotako diru guztia Fair Saturdayk sustatutako Barreras Invisibles proiektura bideratuko dute. Bazterketa arriskuan bizi diren umeak gizarteratzea du oinarri Barreras Invisiblesek. Aipatzekoa da, halaber, abesbatza bakoitzak gizarte-proiektu jakin bati egingo diola ekarpena.

Ikuskizuna Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X