OLBE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainhoa Artetak irekiko du OLBEren denboraldi berria, 'La Boheme'rekin

Pucciniren opera Euskalduna jauregian taularatuko dute larunbatean, urriak 20, eta hilaren 23, 26, 27 eta 29an.
Ainhoa Arteta Boheme OLBE ABAO
Ainhoa Arteta Boheme OLBE ABAO

OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak urriaren 20an, larunbatarekin, abiatuko du bere 67. denboraldia, “La Boheme” Pucciniren opera taularatuta, Ainhoa Arteta Mimi protagonista dela.

Ikusmin handia dago 2018-19 denboraldirako, eta asteazkeneko entsegu orokorrerako sarrerak agortu egin ziren. Pucciniren lanak jostungai baten (Ainhoa Arteta) eta poeta bohemio baten (Teodor Ilincai tenorra) arteko maitasun istorioa kontatzen du, XIX. mendeko Parisen kokatuta.

Larunbatean ez ezik, hilaren 23, 26, 27 eta 29an ere taularatuko dute “La Boheme”, Euskalduna jauregian.

Palermoko (Sizilia) Antzokiaren ekoizpen honetan, Teatro Massimok Zuzendaritza musikala Pedro Halffterren lana da, eta zuzendari eszenikoa Mario Pontiggia argentinarra da.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X