Abenduak 22
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalakanek 'Kantuz' ikuskizuna aurkeztuko du Baionan

Aukeran dantza konpainia, Andoni Aguirre eta Lutxi Nesprias pianistak eta Berçaits anaien ahotsak izango ditu hirukoteak lagun abenduaren 22ko aurkezpenean.
Kalakan hirukotea
Abenduaren 22an hasiko da kontzertua, Laugan

Abenduaren 22an, Kalakan kantari eta perkusionisten hirukoteak "Kantuz" musika eta dantza batzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Baionan, Laugan.

Gaualdi horretarako, Andoni Aguirre eta Lutxi Nesprias pianistak izango ditu lagun Kalakanek, eta hainbat kantu ezagunen bertsio berriak eskainiko dituzte, hala nola "Ikusten duzu goizean", "Ravelen boleroa" eta "Sagarra jo".

Dantzak ere hartuko du taula, Aukeran dantza konpainiaren eta Edu Muruamendiarazen koreografien eskutik, eta Berçaits anaien ahotsak ere entzungo dira "Kantuz"en.

Gaualdiko lehen zatian, Haiz'Egoa ttiki haur abesbatza arituko da, Maialen Errotabehereren zuzendaritzapean.

21:00etan hasiko den ikuskizunerako txartelak salgai daude Baionako Turismo Bulegoaren webgunean, 20 euroan (14 euro, 15 urtetik beherakoentzat).

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X