Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Keith Flint The Prodigy taldeko kantaria hil da

Britainiar taldeko abeslariaren gorpua haren etxean aurkitu dute, Dumnow Ingalaterrako herrian.
Keith Flint
Etxean aurkitu dute Flinten gorpua, 49 urte zituela. Argazkia: Efe.

Keith Flint The Prodigy taldeko kantaria hilik aurkitu dute gaur, astelehenarekin, 49 urte zituela. Gorpua Dumnow udalerrian topatu dute, Essexen.

Eskualde horretako Poliziaren bozeramaile batek ‘The Sun’ egunkariari azaldu dionez, “dei bat jaso dugu, horren berri emateko, gaur goizeko zortziak eta hamarrean”.

“Bertaratutakoan, 49 urteko gizonezko baten heriotza baieztatu dugu. Senideek guztiaren berri dute”, bozeramailearen esanetan.  

Polizia ez da ari heriotza “susmagarritzat” ikertzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X