Lorelei taldea berreskuratuko dute Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek
Proiektua amaitutzat eman zutenetik hogei urte pasatua direla, Lorelei taldea berreskuratzea erabaki dute Asier Serrano idazleak eta Mikel Gorosabel Norton (EH Sukarra, Norton Klub…) musikariak.
Kontzertu gehiago emateko asmoa dute, baina oraingoz lau data iragarri dituzte 2020rako: urtarrilaren 17an Andoaingo Bastero Kulturgunean, otsailaren 7an Eibarko Coliseo antzokian, otsailaren 14an Zarauzko Modelo aretoan eta martxoaren 24an Lekeitioko Ikusgarri zineman.
Lorelei taldearen zigilupean, EH Sukarra taldearen kantuetan lankidetza estua izan zuten bi sortzaileek (Asier Serranoren poesiaz jantzi zituen hiruzpalau diskotan bere doinuak EH Sukara Mikel Gorosabelen taldeak) bi disko kaleratu zituzten 90eko hamarkadaren bigarren erdialdean: Bada hiri gorri bat (1997, Gaztelupeko Hotsak) eta Tatuatu zenidan zerua (1999, Gaztelupeko Hotsak).
Lorelei taldearen bigarren etapa honetan, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariak izango dituzte lagun Gorosabelek eta Serranok.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko