Gazte Orkestra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EGOk Beethoveni eskainiko dio neguko topaketa

Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariek Eneko Sagardoy aktorea eta Jone Martinez sopranoa izango dituzte alboan gonbidatu gisa, “Heroiak” programan.
Mikel Mendarte, German Ormazabal, Eneko Sagardoy, Ruben Gimeno eta Bingen Zupiria.
Mikel Mendarte, German Ormazabal, Eneko Sagardoy, Ruben Gimeno eta Bingen Zupiria.

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak neguko topaketa egingo du abenduaren 26tik urtarrilaren 5a bitartean, Musikenen (Donostia): 46 musikari gazte, izen handiko sei irakasle eta Eneko Sagardoy aktore eta Jone Martinez soprano gonbidatuak elkartuko ditu.

Denbora horretan, musikari gazteek egitarau zorrotz bati egingo diote aurre, ondoren eskainiko duten birako errepertorioa lantze aldera. Kontzertu bira urtarrilaren 2an abiatuko da Donostian (Kursaal), urtarrilak 3an Gasteizen (Principal antzokia) eskainiko du hurrengo kontzertua, urtarrilaren 4an Bilbon egingo du bere agerraldia  (Euskalduna) eta Getxon (Muxikebarri) emango dio amaiera urtarrilaren 5an goizean eskainiko duen kontzertuarekin.

Orkestra gazteak bat egingo du Beethovenen 250.urteurrenaren ospakizunekin, konpositoreari eskainitako egitaraua eskainita.

Jone Martinez sopranoak eta, narratzaile lanetan, Eneko Sagardoy aktoreak hartuko dute parte kontzertuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X