Sarrerak, salgai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iggy Pop mitikoa Donostiako Jazzaldian egongo da

Jazzaldiaren antolatzaileek Trinitate plazako eta Kursaal Auditorioko programazio osoa iragarri dute gaur. Detroiteko iguanaz gain, Herbie Hancock, Gregory Porter, Diana Krall eta Amina Claudine Myers arituko dira agertoki horietan.
Iggy Popek uztailaren 23an joko du. Argazkia: Rob Baker Ashton
Iggy Popek uztailaren 23an joko du. Argazkia: Rob Baker Ashton

Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek Trinitate plazan eta Kursaalen arituko diren artisten programazioa iragarri dute gaur, asteazkenarekin.

Kursaal Auditorioan bost emanaldi izango dira, guztiak 18:30ean hasita. Lehenak, uztailaren 21ean, Calexico taldea izango du protagonista; Gregory Porter abeslaria arituko da bigarren egunean; uztailaren 23an Iggy Pop mitikoa ikusteko parada egongo da; Yann Tiersenen txanda izango da uztailaren 24an; eta Herbie Hancock handiak itxiko du Kursaaleko programa, uztailaren 25ean.

Trinitate plazan, lau emanaldi bikoitz eskainiko dituzte uztailaren 22tik 25era, guztiak 21:00etan hasita. Miho Hazama eta Hiromi japoniarrek irekiko dute agertoki hori; bigarren jardunaldian, Steve Coleman saxofonistarekin eta Louis Colerekin gozatzeko parada izango da; Amina Claudine Myers eta Kurt Elling abeslarien txanda uztailaren 24an iritsiko da; eta Lakecia Benjamin saxofonista oldartsuak eta Diana Krall izar dirdiratsuak eskainiko dute plazako azken emanaldia, uztailaren 25ean.

Bi agertoki horietan izango diren kontzertuetarako sarrerak eta abonuak salgai daude jada Jazzaldiaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X