Euskal musikariaren omenez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan

Confédération Mondiale de l'Accordéon elkarteak antolatu du lehiaketa, eta gipuzkoar musikariaren obrak interpretatzen dituzten nazioarteko akordoi-jotzaile guztiek hartu ahalko dute parte.
Gorka Hermosa akrodeoi-jotzailea
Gorka Hermosa akrodeoi-jotzailea

Tianjin Txinakoa hiria, herrialdean biztanle gehien dituztenetan bosgarrena, Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren egoitza izango da, eta mundu osoko akordeoi-jotzaileei bide emango die euskal konpositorearen lanak interpretatzeko.

Sari gisa, Hermosak obra bat idatziko du beren beregi irabazlearentzat, eta urtebetez esklusiban jo ahalko du lan hori garaileak.

Akordoia oso zabalduta dago Asiako herrialde horretan, eta Txinan bakarrik munduko gainerako herrialde guztietan baino akordeoi-jotzaile gehiago daudela esaten da.

Oraingoa ez da urretxuar konpositore eta akordoi-jotzaileak jaso duen gisa honetako lehen aintzatespena, Sicilian duela hiru urte Accademia Di Música Hermosa ireki baitzuten.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X