Aitor Etxebarriak omenaldi sinfonikoa egingo dio Gernikari
Aitor Etxebarria gernikar konpositoreak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa, "orain arteko proiekturik pertsonalena, ausartena eta handiena", aurkeztuko du ekainaren 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian.
Gernika jaioterria omenduko du horrela Etxebarriak (El Txef-A izenpean musika elektronikoan ibilbide oparoa egindakoa), ankerkeria haren 85. urteurrena betetzen denean.
Ondoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Fernandezek zuzendua, Evelyn Glennie perkusio-jotzailea eta Gernikako Gaudeamus Korala izango ditu Aitor Etxebarriak lan honetan, eta bera pianoaz eta instrumentu elektronikoez arduratuko da.
'Gernika 85.' musikariaren lehen konposizio sinfonikoa da, eta lau mugimenduz osatuta dago. Gainera, musikaz gain, bonbardaketatik bizirik atera zirenen lekukotasunak proiektatuko dira kontzertuan zehar, Gogora institutuak grabatutako bideoetan.
Ekainaren 30eko kontzerturako sarrerak apirilaren 20an jarriko dira salgai Euskaldunaren webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko