Bira, bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anestesia taldeak zuzeneko jarduna etengo du

Zarauztar laukoteak bertan behera utzi ditu Fenix Tour biran hitzartuta zituen kontzertuak, "taldeak dituen zirkunstantziak" direla eta. Laster itzuli nahiko lukete agertoki gainera.
Anestesia taldea zuzenean, 2018ko Durangoko Azokan
Anestesia taldea zuzenean, 2018ko Durangoko Azokan

Anestesia zarauztar thrash metal eta hardcore laukoteak geldiune bat egingo du zuzeneko jardueran. Bertan behera utzi ditu Fenix Tour biraren barruan iragarrita zituen kontzertuak, Donostian (apirilak 30), Biarritzen (maiatzak 14) eta Bilbon (maiatzak 21).

Aurretik ere, osasun arazoengatik, ezin izan zituen jo martxoaren 26rako Gasteizen eta apirilaren 2rako Ondarroan eman beharreko kontzertuak.

Sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean taldeak adierazi du espero duela "garai hobeak iristea eta laster berriro jotzen hastea". "Barkatu gu ikustera etorri behar zenutenei, eta mila esker", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X