Metallicak igandean Bilbon joko duela baieztatu dute antolatzaileek
Live Nation konpainiak baieztatu du Metallicak Bilbon joko duela igande honetan, eta iragarri du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak ordezkatuko duela The Regrettes banda.
Kaliforniako taldeko kide batek positibo eman zuen covid-19aren proban, eta joan den asteazkenean Suitzako Frauenfeld Rock jaialdian eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu zen. Gauzak horrela, zalantzan zegoen igande honetan San Mameseko agertokian egongo ziren ala ez.
Edonola ere, Live Nation enpresa-sustatzaileak arratsalde honetan baieztatu du metal taldea Bilbon izango dela igandean, Weezer, The Hellacopters eta Nothing But Thieves taldeekin batera.
Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute Niña Coyote eta Chico Tornado talde donostiarrak ordezkatuko duela The Regrettes banda iparramerikarra. Covid agerraldi baten ondorioz, Europan egiten ari ziren bira bertan behera utzi behar dutela iragarri zuten atzo.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko