"Emozioak ekarri, lasaitasuna eragotzi, eta barrea eta negarra eragin nahi genuen "Unicorn Wars"ekin"
"Heriotza adarbakarrarentzat! Heriotza adarbakarrarentzat!", kantatzen dute suharki itxuraz maitagarriak diren peluxezko hartzek, Unicorn Wars pelikularen protagonistek; hori da gerren aurkako animaziozko kantu ilun, gupidagabe eta heldu honek (oihu lazgarri honek, esan beharko genuke zehatzago) eskaintzen digun lehen kontrastea. Lan horren atzean, Alberto Vazquez galiziar zinemagilea (Psiconautas) eta Ivan Miñambres bilbotar ekoizlea (Uniko estudioa) daude, eta EITBren parte-hartzea du.
David Trueba zinemagile eta idazlearen esanetan "umeentzako kontakizunetatik helduentzako ipuinetara jauzi egiten duenean berdintzen zaizkio hortzak herrialde bati"; bada, Unicorn Wars bigarren talde horri dagokio. Itxura arinaren azpian (pastel-koloreak eta tonu umoristikoa dira nagusi pelikularen hasieran, baina giroa berehala lerratzen da shakespearetar tragediara), pelikulak ez dio muzin egiten konplexutasunari eta beretzat hartzen du gaiztakeria, fanatismoa eta gorrotoa azaltzeko erronka, munstrokeriaren atzean ezkutatuta errazkeriaz sinplifikatu eta mozorrotu ordez.
Unicorn Warsi buruz hitz egin dugu Ivan Miñambresekin eta Alberto Vazquezekin, zeinak esaten baitu pelikula Apocalypse Nowren, Bambiren eta Bibliaren arteko nahasketa endekatua dela; Hamlet, Platoon, Paths of Glory, Misery, No Man's land, Grave of the Fireflies eta beste asko ere gehitu genitzake, esate baterako. Nolanahi den, ikus ezazue zinemetan: zorrotzaren zorrotzez bat edo baten gorputza durduzatuko du filmak, zalantzarik gabe, baina nago ikusle gehienen gogoa zabalduko duela trukean.
ALBERTO VAZQUEZ, zuzendaria
Unicorn Warsen jatorria Sangre de unicornio 2013ko zure film laburra da. Zerk bultzatu zintuen istorio hori pelikula berrian zabaltzera?
Ideia interesgarria iruditzen zitzaidan, aukerak zabaltzen zizkidana: bi anaia harztxo adarbakarrak ehizatzen aritzen dira, berorien odolari esker edertasunari eusten baitiote.
Batzuetan, beren iruditeria propioa duten unibertso fantastikoekin, mikromunduekin, lanean aritzen naizenez, aztarrika jarraitzeko gogoz gelditzen naiz, baina film laburraren iraupenak behartzen nau trama laburtzera. Ipuin honetan eta nola anaien arteko hala adarbakarrekiko harremanean sakontzen jarraitzeko gogoa nuen. Gainera, film laburra nahiko arrakastatsua izan zen, eta horrek finantzazioa lortzen lagundu zigun.
Denboraren joanak hazten laguntzen die ideiei.
Zer gehitu ahal izan diozu istorioari oraingoan, formatu berriari eta zeure garapenari esker?
Marrazkilari gisa sortu dudan unibertsoa genero belikoarekin eta istorio epiko eta erlijioso batekin nahastea zen asmoa. Beti egin nahi izan dut istorio beliko bat, pertsonaiak infernura jaitsi eta biziraupen istorio bat bizitzea.
Hartzen eta adarbakarren arteko kanpo gerra protagonisten arteko barne gerra batekin nahasten da: amaren maitasuna bereganatu nahi dute, eta horrek familiarteko gatazka bat utziko du agerian.
Horrez gain, kontraktasun eta originaltasun interesgarria ematen dio ipuinen munduarekiko, alde naif eta koloretsuarekiko, kontrasteak. Erlijioak ukitu transzendentala ematen dio, eta istorioa kontakizun mitologikora lerratzen du.
Fanatismoa, traumak eta gorrotoa jorratzen dira filmean, baina sinplekerietatik urrun; hartzek ez bezala, gaiztakeria azaltzen saiatzen da pelikula, ez du mugatzen "piztia basati batek egiten dituen gauzetara". Kostatzen al zaigu onartzea sufrimendua eragiten dutenak pertsona arrunt eta konplexuak direla?
Erlijioa kontrolerako tresna bat da. Ideologia duen gerra bat ideologiarik gabeko bat baino askoz arriskutsuagoa da. Hartzek errelatoa dute, kondaira bat, eta errelatua kontrolatzen duenak kontrolatzen du gerra.
Abiapuntuan fanatismoa eta gatazka politiko-erlijiosoak dituzten gerra guztien jatorri komunari buruz hitz egitea zen asmoa. Eta aldi berean gaiztakeriaren jatorriari buruzko hausnarketa bat ere badago.
Hartzen bizimodua gidatzen duen mistika erlijiosoak ankerkeria funsgabea du ardatz, "zerbaiten kontra" bizi dira. Zergatik hedatzen dira horren erraz horrelako diskurtsoak?
Pelikulak iritzi publikoaren gaineko nagusitasunari buruz hitz egiten du, eta batik bat gorrotoaz: ezezagunaren (adarbakarrak) eta berdinen aurkako gorrotoaz, bullyngaz eta, areago, anaiaren aurkako herraz.
Pelikularen tonuak, testuinguru kromatikoarekin batera, komediatik drama beliko eta psikologiko gordinera egiten du. Nola landu duzu istorioaren aldaketa dramatiko honi laguntzen dion marko bisuala?
Kontrasteen istorio bat da Unicorn Wars. Komedia dirudi, baina istorio tristea da zinez, halako batean beldurrezko istorio izatera igarotzen den drama bat. Pelikularen kontzeptu osoan daude kontrasteak: moñoñoa makurraren aurka, ongia gaizkiaren aurka, gizakia naturaren aurka.
Asmoa zen emozioak ekartzea, lasaitasuna eragoztea, barrea eta negarra eragitea.
Pelikulak ez dio etenik eskaintzen ikusleari. Zelako ikusleengan pentsatu duzu pelikula idazteko orduan, halakorik egin baduzu?
Egia esan, ikusi nahiko nukeen pelikula egiten dut, besterik ez. Ikusleengan pentsatzen dut ondo kontatuta egon dadin nahi dudalako eta entretenitua izan dadin baina elementu artistikoak izanik betiere.
Uste dut pelikula hau fantasiazko eta beldurrezko zinema maite dutenei gustatuko zaiela, baita animaziozkoa eta autore zinema atsegin dutenei ere. Ez da pelikula komertziala, baina uste dut publiko zabala eduki dezakeela.
Zer etorkizun opa diozu filmari, Sitgesetik pasatu eta zinemetan estreinatu eta gero?
Etorkizunik onena. Ikus dadin nahiko nuke, jendeak zinema aretoan berreskuratzea eta filmaren elementu bat gogoratzea: eszena bat, pertsonaia bat edo amaiera.
Gutxiengoentzako pelikulatzat har daiteke agian, helduentzako animazioa baita, baina Japonian, AEBn, Frantzian, Ingalaterran eta ikusiko da. Espero dut bere tokia aurkitzea. Azkenean, gutxiegno askok gehiengoa osatzen dute.
IVÁN MIÑAMBRES (ekoizlea)
Zergatik babestu zenuen Unicorn Wars proiektua?
Alberto Vazquezekin lankidetzan hamar urtez aritu eta gero, gidoia irakurri eta berehala erabateko konfiantza izan nuen ekoizpen berri hau gidatzeko.
Egin behar zen pelikula da Unicorn Wars. Anbiziotsua eta kalitatezkoa den eta helduen gaiak jorratzen dituen animaziozko zinemaren aldeko apustua.
Animazioa ZINEMA dela erakusten duen adibide bat da: zinema, letra larriz. Eta fantasia, besteak beste, gaur-gaurko aferez modu alegorikoan hitz egiteko erabiltzen dela.
Nolakoa izan da hiru etxeren arteko koprodukzioa sortzeko eta gauzatzeko bidea?
Proiektu arriskutsu guztiekin gertatzen den bezala, gauzatzeko prozesua gogorra eta konplexua izan da. Zailena izan da Galizia eta Euskaditik egiteko behar den finantzazioa lortzea.
Behin ekoizpen lanetan hasita, pandemian zehar 250 pertsona koordinatzea ere ez zen lan erraza izan… baina lantaldearekin profesionaltasunari eta kalitate tekniko, artistiko eta humanoari esker, emaitza hasiera batean uste genuen baino are hobea izan da.
Zergatik joan behar du jendeak zinemara pelikula ikustera?
Aurten, oso argi gelditu da bestelako zinema bat egin daitekeela. "Unicorn Wars"ek erakusten du animazioa ez dela atzean gelditu.
Norbaitek esperientzia berdingabe, probokatzailea bizi nahi badu, inor epel uzten ez duena, esango nioke zinema aretoetara joateko urriaren 21era arte.
Zure interesekoa izan daiteke
BECeko azken kontzerturako sarrera guztiak salduta, Pantxoa eta Peio beste aukera batzuk aztertzen ari dira
Bikote musikalak bere historiako azken emanaldia emango du 2027ko urtarrilaren 10ean, eta ordu gutxian agortu dira sarrerak, salgai jarritako egun berean.
Euskadiko Orkestrak aukeratu ditu bere musikariekin kantatuko duten 132 ahotsak
“Abestu Euskadiko Orkestarekin” ekimenari esker, 132 abeslari Euskadiko Orkestrari batuko zazizkio Iruñeko Baluarten, Donostiako Kursaalen eta Euskalduna Bilbaon Sorozabalen 'Euskalerria' eta Bizeten 'Carmen' operako 'Martxa eta abesbatza' kantatzeko.
Pantxoak eta Peiok "Urtxintxak" jo dute azken kontzertuaren aurkezpenean
Abeslari bikoteak 2027ko urtarrilaren 10ean joko du azken kontzertua, BECen. Emanaldi horren aurkezpen ekitaldian, "Urtxintxak" kantua jo dute.
Pantxoak eta Peiok 2027ko urtarrilean emango dute azken kontzertua, BECen
Kantariok 2027ko urtarrilaren 10ean eskainiko dute beren ibilbideko azken kontzertuan, BECen. Azken Dantza kontzerturako sarrerak abenduaren 18an jarriko dituzte salgai, 10:00etan.
Mariah Careyren gabon kantak 20 aste egin ditu AEBko zerrendetako lehen postuan, beste edozeinek baino gehiago
All I want for Christmas is you 1994an argitaratutako kantuak 20 aste bete ditu Billboard Hot 100 zerrendako toki gorenean, eta guztira 77 astez egon da abestia zerrenda horretan. Hot 100 zerrendak streamingeko, irrati zabalkundeko eta salmentetako datuak pilatzen ditu.
Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Miller, Donostiako Jazzaldian
Donostiako musika jaialdiaren 61. edizioa uztailaren 22tik 26ra egingo dute. Haien jaiotzaren mendeurrenean, Miles Davisi eta John Coltrane lau kontzertutan omenduko dituzte.
Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
"Pozik, euforian" ekin diote Gatibuko kideek euren azken kontzertuari
25 urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 13 honetan emango du Gatibuk azken kontzertua milaka lagunen aurrean, BECen. Kontzertua hasi aurretik, ETBrekin egon dira taldekideak eta garbi dute ez dagoela atzera bueltatik. Gaurko kontzertua agurra da, eta hemendik hilabetera pena, agian, etorriko den arren, une honetan "pozik, euforian" daudela esan dute.
Pablo Sarasaterenak izan ziren 55 objektu aurkitu dituzte
Pablo Sarasate musikari ospetsu eta hiriko seme kutunak hiriari emandako ondarea osatuko du Iruñeak, 1985ean lekualdaketa batean galdu ziren lau kutxatan gordeta zeuden 55 pieza berreskuratuta. Kaxa horietan, besteak beste, musikariak gordetzen zituen koadro eta eskulturak, argazkiak, arropak eta Felix Mendelssohn konpositore alemaniarraren eskuizkribu bat daude.
Agur, Gatibu!
Gernikar taldeak bere ibilbideko azken kontzertuak egingo ditu asteburuan, BEC!en, EITBko kamerak bertan daudela. Joan den asteburuan, BECen bertan eginiko lehen kontzertuan eta Durangoko Azokan publikoarekin buruz buru, abiatutako agurra burutuko du ostiral-larunbatetan.