Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai daude Hertzainak Gasteizen ikusteko sarrerak

Urtarrilaren 6an taldearen agurrera joateko txartelak 43 euroan daude salgai. BECen egingo duten bigarren gaualdirako sarrerak ere badaude erosteko moduan oraindik.
Hertzainak
Hertzainak

Salgai daude Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an Gasteizen emango duen agur kontzerturako sarrerak. 10.000 sarrera jarri dituzte antolatzaileek gaurko, azaroak 30, 10:00etan, eta lehen bi ordu eta erdian ia txartel guztien erdiak saldu dira.

Errege egunean Mendizabalan jarriko duten karpa klimatizatuan 2.000 eserleku izango dira, eta horiek guztiak betetzeko txartelak agortuta daude dagoeneko. Pistan, 8.000 toki izango dira, eta horietarako txartelik badago oraindik, nahiz eta salmenta oso erritmo bizian doan, antolatzaileek esan digutenez.

BECerako sarrerak

Hertzainaken "Azkena gure alde" birak BECen, Barakaldon, egingo duen lehen geldialdirako (abenduak 16) sarrerak ziztu bizian agortu ziren, baina oraindik ere badaude biharamunean, hilaren 17an, egingo duten bigarren gaualdirako sarrera batzuk, erosteko moduan.

BECeko bigarren kontzertu horretan gonbidatuak izango dira Eneko Abasolo, Xabi Aburruzaga, Rufoh Beatbox, Igor Elortza, Olaia Inziarte, Unai Iturriaga, Endika Lahaine, Etxahun Lekue, Maisha MC, Mikel Markez, Xabi Paya, Petti eta Rafa Rueda.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X