Dirulaguntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paradisu Zinema musika beka sortu dute Elkarrek, EHZk eta Antxeta Irratiak

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, musikariei bideratuta dago, eta 10.000 euroko laguntza esleituko du euskarazko kantuekin diskoa grabatzeko.
Iñigo Muguruza zena omentzen du musika bekak
Iñigo Muguruza zena omentzen du musika bekak

Iñigo Muguruza musikaria gogoan (Joxe Ripiau taldearen kantu bat da "Paradisu zinema" ), Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, "musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz".

Jatorrizko eta euskarazko musika lanak aurkeztu ahalko dira, eta 10.000 euroko saria esleituko du epaimahai batek, diskoa grabatu eta Elkarren zigilupean argitaratzeko.

Parte-hartzaileek datu pertsonalak, proiektuaren azalpena (1-3 orri), eta lanean egongo liratekeen bi kanturen grabazioa bidali beharko dute ekainaren 30a baino lehen helbide honetara: paradisuzinemabeka@elkar.eus

10.000 euroko dirulaguntza izango da, % 50 Elkar estudioko orduetan, gutxienez hamar kantu grabatzeko, eta gainerako %50a argitalpen kosteak eta honen sustapena bideratzeko, 2024ko EHZ festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X