HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Jimenez abeslari espainiarra hil da, 73 urte zituela

Ia 50 urteko ibilbidean, 18 disko argitaratu zituen, eta "Se acabó" abestia —tratu txarren amaiera kontatzen zuena— bere lehen arrakastetako bat izan zen.
Maria Jimenez artista sevillarraren artxiboko argazkia
Maria Jimenez artista sevillarraren artxiboko argazkia. EFE

Maria Jimenez abeslari espainiarra hil da bart goizaldean, 73 urte zituela, haren familiak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Ia 50 urteko ibilbidean, artista sevillarrak 18 disko argitaratu zituen. Musikari gisa ez ezik, dantzari eta aktore gisa ere lan egin zuen zineman eta telebistan. 2022an Arte Ederren Merituagatiko Urrezko Domina eman zion Espainiako Kultura Ministerioak. Halaber, Sevillako Domina ere jaso zuen.

1976an argitaratu zuen lehen diskoa, eta "Se acabó" abestia —tratu txarren amaiera kontatzen zuena— bere lehen arrakastetako bat izan zen.

2002. urtean, diskoa kaleratu zuen Joaquin Sabinaren kantuen bertsioekin: Donde más duele (Canta por Sabina). Azken lana, La vida a mi manera, 2020. urtean atera zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X