Euskal Herriko Gazte Orkestrak Seohyun Kim biolinista izango du lagun udako biran
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) Seohyun Kim 15 urteko biolinista korearra izango du lagun udako biran eskainiko dituen bost kontzertuetan; Piotr Ilitx Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' interpretatuko dute emanaldietan.
EGOk uztailaren 12an hasi zuen udako bira prestatzeko egonaldi artistikoa, eta egun horretan bertan ekin zien bost kontzertuetarako entseguei. Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren gidaritzapean, Hondarribian (uztailak 18), Azkoitian (uztailak 19), Donostian (uztailak 20), Bilbon (uztailak 21) eta Gasteizen (uztailak 22) arituko da EGO.
Seohyun Kim 15 urteko korear biolinista gaztearen parte-hartzea izango da EGOren udako kontzertuen berezitasun nagusia. Kimek Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' lan exijenteari egingo dio aurre.
Kontzertuetako programa M. Mussorgky konpositorearen 'Erakusketa bateko koadroak' obrak osatuko du. Egileak pianorako konposatu zuen hasieran, eta Maurice Ravel euskal konpositoreak "orkestrazio distiratsua" erantsi zion gero lanari.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko