Bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anarik eta Belakok bira egingo dute elkarrekin

Bost kontzertu egingo dituzte Azkoitiako kantautorearen taldeak eta mungiarrek, abenduan eta urtarrilean, Iruñean, Bilbon, Donostian, Gernikan eta Gasteizen.
Cris Lizarraga (Belako), EHZ jaialdian
Cris Lizarraga (Belako), EHZ jaialdian

Anari kantautore azkoitiarrak eta Belako talde mungiarrak bira egingo dute elkarrekin: bost kontzertu egingo dituzte, abenduan eta urtarrilean, Euskal Herrian.

Biraren lehenbiziko emanaldia abenduaren 5ean izango da, Iruñeko Zentral aretoan; abenduaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian arituko dira, abenduaren 27an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, urtarrilaren 4an Gernikako Astran eta urtarrilaren 5ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak salgai daude.

Anarik 'Giza zarata' zazpigarren diskoa aurkezten jarraituko du emanaldiotan, zortzi urtez diskorik argitaratu gabe igaro ondoren, eta Belakok, berriz, 'Sigo regando' azken diskoaren etxeko bira amaitu eta, ondoren, Europan jardungo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X