Ekainak 24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruce Springsteenek bigarren kontzertu bat eskainiko du Donostian

Anoetan eskainiko duen lehen kontzerturako sarreren eskari handiaren aurrean, Bossek eta E Street Bandek bigarren kontzertu bat iragarri dute, ekainaren 24rako. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Bruce Sprinsteenen bigarren kontzertuko kartelaren detailea
Bruce Sprinsteenen bigarren kontzertuko kartelaren detailea

Bruce Springsteen and The E Street Bandek bigarren kontzertu bat eskainiko du Donostian, ekainaren 21eko kontzerturako sarrerak oso azkar ari direla ikusita.  Bigarren emanaldia ere Reale Arenan (Anoeta) izango da, ekainaren 24an.

Kontzertu berri honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, doctormusic.com eta entradas.com webguneetan. Harmailako eserlekuetarako txartelen prezioa 70, 84, 94, 108 eta 140 eurokoa da, Aurreko Pistakoa 140 eurokoa eta Atzeko Pistakoa 88koa (gehi "banaketa gastuak"). Gehienez ere, sei sarrera eros ditzake erosle bakoitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X