Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Quincy Jones konpositore eta ekoizlea zendu da

91 urte zituela hil da Jones, besteak beste "Thriller" eta "Bad" Michael Jacksonen diskoak eta "We are the world" kantuaren ekoizlea. Tony Bennet, Sarah Vaughan, Frank Sinatra eta Ray Charles artistekin ere lan egin zuen.
91 urte zituela hil da Jones, Kalifornian
91 urte zituela hil da Jones, Kalifornian

Quincy Jones musika konpositore eta ekoizlea (Chicago, 1933), besteak beste Thriller Michael Jacksonen disko arrakastatsua ekoitzi zuen musikaria, hil da Bel Airren, Kalifornian, 91 urte zituela, haren ordezkariak CNN kateari jakinarazi dionez.

"Gaur gauean, bihotza apurtuta baina beterik, Quincy Jones anaia eta aita hil zela iragarri behar dizuegu. Bere musikaren eta maitasun mugagabeari esker, Quincy Jonesen bihotza betiko egingo du taupa", esan du familiak agiri batean.

Quincy Jonesek Off the Wall (1979), Thriller (1982) eta Bad (1987) Michael Jacksonen diskoetan parte hartu zuen. Inoizko ekoizlerik handienetakoa izan da, eta, besteak beste, Jacksonekin berarekin, Aretha Franklinekin, Miles Davisekin, Frank Sinatrarekin, Sarah Vaughanekin eta Ray Charlesekin lan egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X