Finala, bart
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Malko taldeak irabazi du Gazteako Maketa Lehiaketa

Oñatiar boskotea izan da nagusi bart Jimmy Jazz Gasteizko aretoan egindako finalean. Mikosis gernikar taldeak eraman du Harrobia saria, eta Aramu jatabetarrak entzuleen GAZ saria.
Malkoko kideak, bart, Maketa Lehiaketa irabazi berritan
Malkoko kideak, bart, Maketa Lehiaketa irabazi berritan

Malko oñatiar rock taldeak irabazi du Gaztearen Maketa Lehiaketaren 33. edizioaren finala, bart, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Aramu, Mirail, Malko eta Mikosis taldeak izan dira nor baino nor gehiago finalean,  Julen Idigoras musikari eta Gazteako esatariak eta Lorea Argarate eta Süne musikariek osatutako epaimahai baten aurrean.

Lau taldeen kontzertuak ikusi eta epaimahaikideek ebazpena adostu eta gero, sari potoloa Malko taldeari eman dio Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak, publikoaren txalo artean. 5.000 euro eta 2025eko Bilbao BBK Liven jotzeko eskubidea jasoko dituzte sari gisa.

Bestalde, Aramu taldeak jaso du GAZ garaikurra Adrian Lopez Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipaziorako zuzendariaren eskutik: 2.500 euro.  

Aurretik jakina zen Mikosis taldeak irabazi duela Harrobia saria: Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X