Proiektuak hamar urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Katapulta Tour Gipuzkoak zortzi musika proiektu eta arte eszenikoetako bi lan bultzatuko ditu

Artista hautatuek lau emanaldi egingo dituzte, formakuntza programa bat jaso, entseguak egiteko tokia utziko diete eta promozio bideo baten protagonistak izango dira.
Erakundeetako eta talde hautatuetako ordezkariak, aurkezpenean
Erakundeetako eta talde hautatuetako ordezkariak, aurkezpenean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak antolatzen duten 'Katapulta Tour Gipuzkoa' programak hamar urte bete ditu, eta zortzi musika proiektu eta arte eszenikoetako bi aukeratu ditu. Hautatutako artistek lau emanaldi egin ahal izango dituzte 2025ean zehar, formakuntza programa bat jasoko dute, entseatzeko tokiak izango dituzte eta promozio bideo baten protagonista izango dira.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak hautatzeko asmoz, Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxa Fundazioak deialdia egin zuten duela gutxi, eta horrela hautatu dituzte Ane Leux, Bobbi Relac, Lemak, Luke Amstrong, Malko, Nuria Culla, Peachy Joke eta Suite Seda proiektuak musika arloan, eta Amaia Elorza eta Joan Ferreren 'Aquí está todo' eta Alain Zulaika eta Sergio Martinezen 'Twobascos' antzezlanak.

'Katapulta Tour Gipuzkoa' programaren hamargarren edizioan 148 proposamen jaso dira, 128 musikalak eta 20 arte eszenikoetakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X