BilbaoPoesia jaialdiak sei emanaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu
BilbaoPoesia jaialdiak 17 poeta bilduko dituen sei errezitaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik 22ra, Udalak gaur, asteartearekin, iragarri duenez.
Jaialdia martxoaren 14an hasiko da, Maite Arroitajauregi Mursegoren kontzertu batekin, eta biharamunean Gontzal Mendibilek Blas de Oteroren omenezko kontzertua emango du.
Errezitalak hilaren 16an hasiko dira, eta martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean, bukatu, Lauren Mendinueta kolonbiarraren, Jessica Zuan suitzarraren eta Miren Agur Meaberen ahotan.
Horiez gain, Bidebarrieta Liburutegian izango dira Harkaitz Cano, Fernando Chivite, Tere Irastortza, Isabel Bono, Pablo Garcia Casado, Berta Piñan, Laia Noguera, Jose Rui Teixeira, Sara Herrera Peralta, Aroa Moreno, Ben Clark, Luis Muñoz, Amalia Iglesias eta Maribel Andres.
Jaialdia martxoaren 22an bukatuko da, Manuel Gerenak emango duen flamenko kontzertuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko