Arte eszenikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telmo Irureta, Angel Ruiz eta Naiara Beistegi saritu dituzte Talia sarietan

Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak sariak banatu zituen bart Madrilen. Iruretak aldaketa sozial eta inklusio saria jaso zuen, Ruizek lirikako gizonezko interprete onenarena eta Beistegik jantzi onenarena...

Telmo Irureta, Talia sarietan. Argazkia: Efe.
Telmo Irureta, Talia sarietan. Argazkia: Efe.

Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak Talia sariak banatu zituen astelehen gauean Madrilgo Fernán Gómez antzokian. Garaikurrok arte eszenikoen bikaintasuna saritzen dute, eta hirugarren edizioan Antonio Banderasi eman zion Ohorezko saria.

Galan, Naiara Beistegi bizkaitarrak jantzitegi onenaren saria jaso zuen Anna Bolenan egindako lanagatik, eta Telmo Irureta aktore zumaiarrak Talia saria jaso zuen aldaketa sozialagatik eta inklusioagatik.

Iruñean jaiotako Angel Ruizek lirikako gizonezko antzezle onenaren Talia saria jaso zuen La rosa del azafran lanean, Teatro de la Zarzuelaren ekoizpenean, Moniqiuto pertsonaiarengatik.

Gainera, Jon Lopez madrildarrak, Led Shiloutte konpainia lesakarraren sortzaile eta zuzendariak, koreografia onenaren saria irabazi du, Marcos Morau & La Veronal, Lorena Nogal, Shay Partush eta Miguel Angel Corbachorekin batera egindako lanagatik.

Era berean, euskal antzerkiarekin lotura handia duen Helena Pimenta salamancarrari Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko 2025 Aparteko Talia Saria eman zioten.

1936 eta Gypsy izan dira gaueko irabazle nagusiak. Andres Limak zuzenduta, 1936 Espainiako Gerra Zibilari buruzko lan kritiko eta ia dokumentala da, eta sei sari irabazi ditu: ikuskizunik onena, egile onena (Albert Boronat, Juan Cavestany, Andres Lima eta Juan Mayorga), eszena-zuzendaritza (Andres Lima), aktorea (Jose Vinuesa), antzeztaldeko aktorea (Morris) eta argiztapena (Pedro Yague).

Antzerki musikalaren atalean, Gypsy, Teatro del Soho Caixabankek ekoitzia, bete-betean aritu da, hautagai zen lau sariak lortu baititu: ikuskizun musikal onena (Teatro del Soho Caixabank), zuzendaritza musikala (Arturo Diez Boscovich), emakumezko aktorea (Marta Ribera) eta gizonezko aktore onena (Aaron Cobos).

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X