Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarako leizeak, ozenki marrumaka

Urriaren 4an eta 5ean, Marrumaka jaialdia egingo dute Sarako leizeen arkupetan; Gorka Urbizuk, Ibil Bedik, Kaskezurrek, Ezezezek eta Lumik joko dute, bestek beste.
Gorka Urbizu. Argazkia: Jokin Fernandez.

Gorka Urbizuk igandean joko du Marrumaka jaialdian. Argazkia: © Jokin Fernández

Marmarra entzuten da dagoeneko, eta asteburuan marruma bihurtuko da hots hori, Sarako leizeetan, Marrumaka jaialdian. Bi egunez, larunbat-igandeetan, musika, dantza, erakusketak, tailerrak, dastatze-guneak eta animazioa izango dira.

Larunbatean goizetik, 10:00etan hasita, izango da zer egin, mitologiaren arabera Behigorri zezenak zaintzen zuen eremuan (hortik datorkio Marrumaka izena jaialdiari; hain ozen orro egiten zuen, ezen inor ez zen ausartzen kobazuloan sartzen): merkatua, ibilaldia, umeentzako jolasak… Eta 18:00etatik aurrera, This is the Kit, Mabe Fratti, Kaskezur, Los Sara Fontan eta Ezezez taldeen kontzertuak, 22 euroko sarrera ordainduta.

 

 

Igandean ere, 09:30ean hasita, ibilaldiak, pailazoak, jokoak eta ikastaroak izango dira Saran, eta, 17:40tik aurrera, Lumi taldearen kontzertua, musika eta bideoa uztartuta, eta Penelope Trappes, Ibil Bedi eta Gorka Urbizuren kontzertua. Igandeko emanaldietarako sarrera guztiak salduta daude.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X