Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak

Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Leire Martínez
18:00 - 20:00

Leire Martinez, La Oreja de Van Gogheko kantari ohia, ere Bigsound Barakaldo jaialdian izango da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magán, Omar Montes, Beret, Inazio, Ben Yart, Euskoprincess, Nil Moliner, Veintiuno, Despistaos, Lucho RK, Kidd Voodoo, Ptazeta, Samuraï eta Mafalda Cardenalekin batera.

Ansioko eremuan egingo dute musika topagunea, uztailaren 3an eta 4an, eta Martinezek Historias de aquella niña diskoa aurkeztuko du bertan, bere ibilbide osoko kantekin batera.

Bigsound Barakaldo jaialdirako abonuak % 25eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte Barakaldon erroldatuta daudenek, martxo osoan, eskuragarri dagoen kupoa agortu arte.

Sarrera orokorrak 70 euroan daude salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X