Musika
2025/06/13 - 14:49
Bilbok ongietorria egin dio Alan Parsonsi
Britainiar artista BBK Bilbao Music Legends jaialdiko larunbateko egitarauaren buru izango da. Ostiralean, Blue Oyster Cultek joko du, esaterako.
2025/06/12 - 12:37
Ezpalak taldeak Resurrection Fest jaialdian jotzeari uko egin dio
Taldeak azaldu duenez, zaila egiten zaie "ideiekin koherenteak eta konsekuenteak izatea eta jaialdi honetan edo inplikatutako beste batzuetan parte hartzea", Galiziako jaialdiaren atzean dagoen inbertsio funtsak Palestinan dituen interesak direla eta.
2025/06/12 - 08:11
Euskadiko Orkestrak sustraietara joko du 2025/2026 denboraldian
Maurice Ravel, Juan Cristostomo de Arriaga, Pablo Sorozabal, Carmelo Bernaola eta Felix Ibarrondo euskal konpositoreen lanak joko ditu Euskadiko Orkestrak, besteak beste, 2025/2026 denboraldian, eta "Akelarre" Pascual Aldaveren lana grabatuko du.
2025/06/10 - 12:03
Kala Naiz: ''Barkatu''
Zuriñe Hidalgo abeslaria (Hesian) bueltan da lau urteko isilaldiaren ondoren, eta Seiurteren kantu baten moldaketa aukeratu du Kala Naiz proiektua aurkezteko.
2025/06/02 - 10:21
Gorka Urbizu, Ene Kantak, Crim, Koma eta Lendakaris Muertos, Hatortxu Rocken kartela ixteko
98 artista eta talde daude iragarrita, euskal presoen aldeko jaialdiaren azken edizioak izango dituen bost agertokietan aritzeko. Lakuntzan izango da azken Hatortxu Rock jaialdia.
2025/05/31 - 23:12
Armadak Fermin Muguruzaren kontzertua eten du Mexiko Hirian
Armada eta Polizia Federala bertaratu dira, eta Foro Alicia aretoan zeuden 600 bat ikus-entzuleak aterarazi dituzte. "Zorionez" ez zela ezer gertatu adierazi du lasaituta, Muguruzak. Gobernazio Idazkaritza (Segob) eta Mexiko Hiriko agintariak gertatutakoa ikertzen ari dira.
2025/05/31 - 21:49
Fermin Muguruza: ''Atzokoa latza izan zen benetan''
Armadak eta Poliziak Mexiko Hiriko kulturgune batean ematen ari zen kontzertua etenarazi diote bart. Zergatia argi ez badago ere, "zorionez" ez zen ezer gertatu. Larunbat honetan emango dute Latinoamerikan azken kontzertua. Muguruzak eskerrak eman dizkie elkartasun mezuak igorri dizkieten guztiei.
2025/05/31 - 16:00
''Bertigo puntu batekin'' emango dio amaiera Izarok ''Cerodenero'' diskoaren birari
Azken kontzertua du mallabitarrak gaur gauean Barakaldon, BECen. Lagun onez inguratuta egongo da agertokian, itzulerarik gabeko atsedenaldia hartu aurretik.
2025/05/27 - 13:30
Ekinez jaialdia, ezinari entzungor
Bergarako jaialdiak kaleko doinuak bilduko ditu, aurten hiru egunez, Labegaraieta kiroldegiaren inguruan. Maiatzaren 30 eta 31n izango dira kontzertu nagusiak: J Martina, Ezpalak, Arene 6, Naxker, TOC, Lukiek, Kaleko Urdangak, Nafarroa 1512, Brigade Loco…
2025/05/23 - 14:11
Eñaut Elorrietak ''Mendigoxaliarena'' interpretatu du Lauaxetaren omenez
Gernikar musikariak Esteban Urkiaga Lauaxeta poetaren jaiotzaren 120. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du, Laukizen. Han, "Mendigoxaliarena" poemaren bere bertsioa jo eta kantatu du.
2025/05/22 - 14:02
Azkena Rock Festival jaialdiak ordutegiak argitaratu ditu
Gasteiz John Fogertyren, Manic Street Preachersen, Dinsaur Jr.-en, Lucina Williamsen eta beste talde eta artista askoren zain da dagoeneko. Ikusi jaialdiko emanaldien egitaraua.
2025/05/21 - 14:41
Iñigo ETSk, Amaiak eta Arde Bogotak kontzertua emango dute Bilboko Itsasadarrean
Iñigo Etxezarreta ETSko kantariaren, Amaiaren eta Murtziako taldearen emanaldietarako sarrera doakoa izango da, eta kontzertuok pantaila erraldoietan ere ikusi ahalko dira. BBK Fundazioa sortu zeneko 10. urteurrena ospatzeko antolatu dute ikuskizuna.
2025/05/20 - 10:20
Herdoil, Olaia Inziarte, Anje Duhalde eta Soziedad Alkoholika, Hatortxu Rockera
Jaialdiaren antolatzaileek 24 parte-hartzaile gehiago iragarri dituzte uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan egingo duten agur festarako. 100 talde eta artista izango dira jotzen, 5 agertokitan.
2025/05/19 - 16:50
Donostiako Musika Hamabostaldiak "lehenengo aldien edizioa" aurkeztu du
Jaialdiak Parisko Operako Orkestra, Gewandhausorchester Leipzigeko orkestra eta Valentziako Orkestra hartuko ditu lehenengo aldiz. Xabier Anduaga tenorrak bi emanaldi egingo ditu.
2025/05/17 - 23:53
Bilboko Kale Nagusia hartu dute euskarak eta musikak, Gorka Urbizurekin
Euskaraldiarekin bat eginez, doako kontzertuak eta hitzaldiak antolatu ditu BBK Aretoak egunotarako. Larunbat arratsaldean, Gorka Urbizu izan da bere taldearekin batera Bilboko Kale Nagusia kantuan jarri duena.
2025/05/17 - 21:58
''Otello'' operak itxiko du ABAO Bilbaoren denboraldia
ABAO Bilbaok "Otello" Giuseppe Verdiren opera taularatu du 73. denboraldia ixteko, Euskaldunan, Bilbon. ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskaini dute emankizuna.
2025/05/16 - 14:17
Fermin Muguruza eta Kaotiko ez dira Viña Rock jaialdira itzuliko
Irundar musikariak eta Kaotikok oharrak atera dituzte, maiatzean haien parte-hartzea izan zuen espainiar jaialdi horren atzean dagoen inbertsio funtsak Israelen eta Palestinan dituen interesen inguruko informazioa jakin ondoren.
2025/05/15 - 10:53
Dena prest du ABAO Bilbaok ''Otello'' oholtzaratzeko
Larunbatean, maiatzak 17, estreinatuko du ABAO Bilbaok Verdiren opera, eta hilaren 20, 23 eta 26an ere emango dute. Lehenengo emanaldia eitb.eus-en eta ETB2 jarraitu ahalko da zuzenean, 19:00etatik aurrera.
2025/05/14 - 23:16
Hamaika talde eta musikari saritu ditu Musika Bulegoak
Arineketanek, Bloñek, Eneritz Furyakek, Gorka Urbizuk, Libek, Olatz Salvadorrek, Soinuak Haizeanek, Verde Pratok, Izarok, Benito Lertxundik eta Zabaldika Laukoteak jaso dituzte Musika Bulegoa Sariak gaur, Gasteizen.
2025/05/13 - 16:08
Euskadiko Orkestrak ''Logelan Logale'' haur kantata estreinatu du
Euskal Herriko 22 ikastetxetatik etorri diren 1.000 umek osatutako abesbatza batu zaio Euskadiko Orkestrari gaur Kursaalen, Leire Bilbaoren libretoa eta Jagoba Astiazaranen musika dituen lana interpretazeko. Kepa Errastik gidatzen du Donostian eta Gasteizen taulartauko duten ikuskizuna.