Irabazleen zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Sasha' alemaniarrak Zinegoak 2011ko Film Luze Onenaren saria jaso du

Todorovic zuzendariaren zintak Bilboko Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinemaldiaren sari handiena eskuratu du. Film Labur Onenaren golardoa, documental atalean, 'I shot my love' zintarentzat izan da.

Zinegoak 2011 Bilboko Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinemaldiak Film Luze Onenaren saria eman dio Dennis Todorovic zuzendari alemaniarraren Sasha zintari, epaimahaikideek aditzera eman dutenez. Protagonistaren amodio-kontuak ditu zinta honek mintzagai.

Dokumental atalean, Tomer Heymann zuzendari israeldarraren I shot my love film luzea saritu du Zinemaldiak. Halaber, Alfonso Cortes y Juanjo Lopez espainiarren Elige siempre cara laburmetraiarentzat izan da Film Laburraren golardoa.

Gainera, Bilboko Udaleko Hiritargo, Lankidetza eta Berdintasun Sailak Lesbianismo eta Genero Saria eman dio Difficult Love ekoizpen hegoafrikarrari (Peter Goldsmidek eta Zanele Muholik zuzendutako zinta).

Irabazleen izena ezagutu eta gero, larunbat gauean banatuko dituzte sariak. EITBko Bilboko Multibox aretoak hartuko du ekitaldia eta EITB.COMek bitartez zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X