Argazki zuzendaria letra handitan agertzen denean…
El cuento de una noche de verano film labur onenaren Goya sarirako izendatutako lanean, Ion de Sosa donostiarra ibili da argazki zuzendari.
Goya sarietarako film laburren sailean badago zinemaldietan zein merkatuetan ibilaldi polita izan duen Maria Herreraren El cuento de una noche de verano. Aita Correoseko langilea eta ama denda-saltzailea dituen Madrilgo Alcorcon herriko neska ez da, inolaz ere, hasi berria zinema borroketan. Unibertsitatean ikasi beharrekoa ikasi ondoren, beka bat lortu zuen New Yorken gidoigintzan trebatzeko. Ederki probestu zuen aukera, eta bertan sortu 2024an Valladolideko Semincin estreinatu zen ipuin erotiko eta aldarrikatzaile berea. Ez da, ordea, industrian duen eskarmentu bakarra. Ekoizpen departamentuan egin zuen lan Carla Simonen Alcarrasen eta Paula Ortizen La virgen rojan. Ekoizle eragile jardun zuen hain interesgarria den Elias Leon Siminianiren Arquitectura Emocional 1959 izenburuko film ertainean, eta buruturiko balentriagatik Goya eskuratu. Espainiako Zinemaren Akademiak sortutako egonaldi artistiko hainbatetan izana da, eta badauka beste film laburrik bere zeluloidezko curriculumean, Other Woman.
El cuento de un noche de veranoren hasieran, ordu gutxi lehenago elkar ezagutu duten bi bikotekide elkarrekin esnatuko dira. Sexu jokoetan aritu dira luze, gauez. Bai ohean bai gelan, nahaspila erabatekoa da. Bero dago, eta gorputzak izerditan. Orduak dira eguna argitu zela. Berriro ekingo diote sexuari, baina zerbait gertatuko da, neskaren onespena, baita desira ere, kolokan jartzen duen zerbait. Ezin dugu gehiagorik kontatu. Pista bat emango dizuet, baina: ingelesez, gertatuko den horri stealthing deitzen zaio eta hainbat herrialdetan, gurean barne, delitu sexu-delitutzat hartzen du legeak.
Filmaren lehengo zatian, gorputzak dira protagonistak. Desiraz beteriko gorputzak, zinema koreografia oso fisiko batean murgildurik dauden bi gorputz horiek.
Neska mutilaren etxetik ateratzen denean, bai pelikularen tonua bai doinua, bai argia(k) aldatzen dira. Bi zati horietan, Goya sarietan zinegile berrien sailean, Balearic filmagatik finalista den Ion de Sosa ibili da argazki zuzendari. Kuriosoa da oso: El cuento de una noche de verano lau haizeetara zabaltzeko ardura duten publizistek Ion aipatzen dute nonahi, prentsa ohar orotan, badakite eta Lois Patiñorekin eta Irati Gorostidirekin lan egindako donostiarraren presentziak, filmaren argi-ilunak sortzen, areagotzen duela Mariaren lanaren kalitatea.
Donostiako Tabakaleran hilaren 26an Balearic aurkeztuko duen Ionekin hizketan, jator azaldu zigun pelikulak testura heze, erotiko, izerditua exijitzen zuela. Azaldu, hain sexuala izanik, ezinbesteko izan zutela denek intimitate koordinatzaile bat ere bertan izatea. Kasu horretan, Alauda Ruiz de Azuaren Querer telesailean zeregin bera hartu zuen Violeta Orgaz arduratu zen aktore bikotea lasai eta seguru sentitzeaz.
Ionek steadicam kamera zerabilten operadoreen garrantzia ere komentatu zigun onest asko. Berak hautatzen zuen argia eta diafragma nola kokatu ondo eta egoki, baina beste batzuek mugitzen zuten kamera gorputz koreografiaren artean. Hona hemen euren izenak: Virginia Rita Luengo, Belén Figal Montero eta Arielle Estrada. Aipa dezagun fokua gobernatzen zuen David Villegas ere. Bide batez, Belenek badu eskarmentu polita oreka sekula galtzen ez duen steadicam tramankulu berezi eta ezinbestekoarekin. Izan ere, Amenabarren El cautivo gobernatu zuen ofizio eta trebezia osoz.
Goya sariak hilaren 28an banatuko dira. Ordura arte, Maria Herreraren filmaren marketinaren espezialistek jarraituko dute Ion de Sosaren izena amu bezala erabiltzen. Arrazoi handi eta osoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.