Zinemaldia, guztioi irekia
Barbara Goenagak, Jose Coronadok eta Cayetana Guillen-Cuervok Donostiako Zinemaldiaren historia errepasatu dute 60. edizioaren inaugurazio ekitaldian. Jaialdiko sail guztietan parte hartuko duten lan guztiak errepasatu dituzte.
Donostiako Zinemaldiak hasiera emandio 60 urteurrenari, hamarkadaz hamarkada jaialdiaren errepaso eginez, urte horietan izandako gorabehera guztiekin. Zuribeltzean egindako errepasoa izan da eta guztiz sendotutako jaialdia dela gogoratu dute. Ziurgabetasunez beteriko garaiak albo batera gelditu dira, kategoriaz jetsi ziren garaiak eta zentsura zela eta, publikoak jaialdiari bizkarra ematen zion egunak. Ehunka lagun bildu ditu Kursaal aretoak Richard Gere eta Susan Sarandon aktoreekin batera Zinemaldiari hasiera emateko.
"Iruzurra" laneko aktoreak dira eta Nicholas Jareckiren zuzendaritzapean lan egin dute. Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian daude eta biek ala biek Donostia Saria jaso zuten bere garaian eta oso oroitzapen onak dituzte jaialdiaren inguruan.
Sarandonek esan duenez, hiriak "oso ondo" hartu du beste behin ere. Gerek duela bost urte bizitako esperientzia "liluragarria" goraipatu du.
Gainera, Michael Hanekeren Amour lanak FIPRESCI saria jaso du, nazioarteko prentsak urteko film bezala hautatu baitu. Ramon Agirre euskal aktorea Cannesko azken Urrezko Palma jaso duen aktore-zerrendan dago eta saria jaso du. Zuzendaria ezin izan da Donostian izan lana zuelako, baina "bihotzez" eskerrak eman ditu bideo baten bitartez.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.