Izarrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ben Affleckek Zinemaldiaren gidaritza hartu du

'Argo' filma aurkezten du, Alan Arkin, John Goodman eta Affleck bera protagonista dituelarik. Gainera, 'Zuloak' eta 'Blancanieves' estreinatuko dituzte.
18:00 - 20:00
Ben Affleck Donostiara iritsi da, 'Argo' lan berria aurkezteko

Ben Affleck Donostian da eta Argo, zuzendari moduan egin duen azken lana aurkeztuko du gaur. Estatubatuarra bere filmaren protagonista da, John Goodman eta Alan Arkinekin batera. Lehiaketaz kanpo izango da Donostiako Zinemaldian.

John Goodman Donostian izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek, baina azken orduan bertan behera utzi behar izan du aurkezpena, agenda profesionalarekin arazoak izan dituelako.

Ben Affleckek zuzendari moduan egiten duen hirugarren pelikula da Argo, Gone Baby, Gone eta The Townen ostean. Gidoilari moduan, Oscar saria eta Urrezko Globoa eskuratu zituen Matt Damonekin batera, Good Will Hunting lanagatik.

Gainera, Fermin Muguruzaren Zuloak eta Pablo Bergerren Blancanieves estreinatuko dituzte gaur. Azkenak Maribel Verdu du protagonista.

Aktore eta zuzendariak noiz iritsiko dira?

Aktore eta zuzendari ezagun guztiak Maria Cristina hotelera helduko dira, autografo-ehiztarien gotorleku: Laurent Cantet zuzendaria 13:00ak inguru helduko da eta Benicio del Toro 15:30ean helduko da Donostiara. Francois Ozon 17:00etan helduko da eta Marisa Paredes 21:45ean. Igandean bi Donostia sari emango dituzte eta gaur helduko dira: John Travolta 15:55ean helduko da, antolatzaileen arabera, eta Oliver Stone 17:45ean.

Eitb.com-ek zuzenean eskainiko du Oliver Stone eta John Travoltari Donostia sarien ematea, igandean 22:00etatik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X