Estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Zuloak' eta 'Baztan', zinema-aretoetara

Robert Pattinsonek, Richard Gerek, Matthew McConaugheyk eta Liam Neesonek ere lan berriak aurkeztuko dituzte. 'Zuloak' eta 'Baztan' aretoetara helduko dira, Zinemaldian izan ostean.
18:00 - 20:00
Zinemaldiko filmak, zinema-aretoetan

Hollywoodeko hainbat izarrek pelikulak estreinatuko dituzte aste honetan: Robert Pattinson, Richard Gere, Richard Gere, Matthew McConaughey eta Liam Neesonek pelikula berriak aurkeztu dituzte. Gainera, Resident Evilen bostgarren pelikula estreinatzen dute eta Donostiako Zinemaldian izan diren bi pelikula ere helduko dira, "Zuloak" eta "Baztan".

Fermin Muguruza musikariak "Zuloak" dokumental faltsua estreinatzen du eta izen bereko musika taldea sortu du. Emakumez osatutako taldea da, baina Euskal Herriko musikari askoren ekarpena erreibindikatzeko modua da. Fermin Muguruza beraren eta Eider Rodriguezen gidoia da.

"Gehiengoak gutxiengoa suntsitzen du": gai hori askotan agertzen da zinema munduan eta Nafarroako Baztan haranaren izen bera daraman pelikulak hori baieztatzen du. Iñaki Elizaldek zuzentzen du "Baztan" eta Agoteei buruzko pelikula bat filmatzen ari den talde baten istorioa da. Carmelo Gomez, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza eta Txema Blascoel dira protagonistak.

Ronaren eta saltsaren hiriburuan gertatzen da "Siete días en la Habana", baina topikoetatik urruntzen da: hiriaren zazpi argazki erakusten, beste horrenbeste zuzendariren ikuspegitik. Besteak beste, Benicio del Toro, Pablo Trapero, Elia Suleiman eta Gaspar Noek zuzentzen dute, besteak beste.

Nicholas Jareckik Richard Gere zuzentzen du "Iruzurra" lanean. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute: handiki batek bere inperioa saldu behar du, aberats egin zuen iruzurra argira atera ez dadin.

Robert Pattinsonek Georges Duroyren papera hartzen du "Bel Ami, historia de un seductor" pelikulan. Kasu honetan, gidoia protagonistarentzat eginda dagoela dirudi.

Liam Neesonek papera errepikatzen du, Bryan Mills CIAko inspektorea da "Venganza: conexión Estambul" pelikulan. Lehen pelikulako zuzendariaren ordez Olivier Megaton ("Transporter 3") hartu dute.

Channing Tatumek "Magic Mike" pelikulako protagonista da, New Yorkeko stripper bat da eta "Xquisite" lokaleko izarra bihurtzen da bere dantzei eta muskuluei esker. Matthew McConaugheyren pertsonaia da lokalaren jabea.

Mila Jovovich Alicen paparean sartzen da bostgarren aldiz "Resident Evil: Venganza" pelikulan. Pau W.S. Anderson hirugarren aldiz izango da kamera atzean. Lehen eta laugarrena zuzendu zuen eta zonbien bideojokoan oinarrituta.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X