Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Futbola buruan

Athletic Fundazioak 'Thinking Football Film Festival' zinemamldia antolatu du maiatzaren 4ra arte: gai sozialaren inguruko futbola eta zinema dokumentalaren jaialdia.
Thinking Football Foto: Fundación Athletic

Athletic Club Fundazioak 'Thinking Football Film Festival' dokumentalen zinemaldia antolatu du Bilboko BBK aretoan. 14 pelikula izango dira guztira, XXI. mende hasieran futbolak duen garrantzi soziala aztertuko du.

Pelikula gehienak lehen aldiz proiektatuko dituzte Estatuan eta Frantziatik, Alemaniatik, Ingalaterratik, Estatu Batuetatik, Uruguaitik, Argentinatik eta Suediatik datoz.

Jaialdian, proiektatuko dituzten pelikulen zuzendari edota protagonista gehienak izango dira. Egitarau nagusia bestelako jarduera multzo garrantzitsu batez osatuko dute, eta horietariko batzuk jaialdiaren aurretik egingo dira, adibidez, Thinking Football Zinekluba zinearen zikloa.

Zinemaldiaren programazioa:

2013ko apirilaren 19: "Les rebelles du foot" ("Los rebeldes del fútbol")

2013ko apirilaren 30: "Cracks de Nácar"

2013 apirilaren 30: "Manyas, la película"

2013ko maiatzaren 1: "Eisern vereint"

2013ko maiatzaren 1: "Fotbollens sista proletärer" ("Los últimos proletarios del fútbol")

2013 maiatzaren 1: "Once in a Lifetime: the extraordinary story of the New York Cosmos"

2013 maiatzaren 1: "L'Equip Petit" ("El equipo pequeño")

2013 maiatzaren 2: "Soka Afrika"

2013ko maiatzaren 2: "Tom meets Zizou" ("Tom conoce a Zizou")

2013 maiatzaren 3: "The other Chelsea: a story from Donetsk" ("El otro Chelsea: una historia desde Donetsk")

2013 maiatzaren 3: Informe Robinson: "Fútbol en el infierno" y "La leyenda del Trinche Carlovich"

2013ko maiatzaren 4: "Football Undercover" ("Fútbol clandestino")

2013 maiatzaren 4: The four year plan ("El plan de los cuatro años")

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X